Dokumentuaren akzioak
"Rene Cassin", Baionan eginen den lehen pastorala
Irailaren 15an, Baionako Lauga gelan antzeztuko da Jean-Louis Davantek idatzitako Rene Cassini� buruzko pastorala. Sohutan emandako bi ikuskizunek, 3.000 eta 3.500 pertsona bildu zituzten. Baionan, 2000 lagun erlakrtzea espero du antolatzaile den Euskal Kultur Erakundeak, pastoralaren azkenengo emanaldiarentzat.
Irailaren 6an, 18h30tan, Rene Cassin pastoralari aurre gustu bat emateko, Buhaminak eta Tuntuna elkarteek, pastoralen historiari buruzko ikuskizun bat antolatuko dute Baionako Euskal museoan. Jean-Louis Davantek euskaraz animatuko du et frantsesez itzulia izanen da. Davant, euskaltzaina, bertsolaria eta olerkaria, Rene Cassin pastoralaren idazlea ere bada. Buhaminek eta Tuntunek, Davanten mintzaldia pastorala batzuen kantuekin animatuko dute. Ikuskizun horrek, Baionako eta inguruko jendea pastoralari buruz argitzea du helburu.
Egun osoko egitaraua Hurrengo astean, irailaren 15ean, egun ederra antolatu du Euskal Kultur Erakundeak. Eguerdiko 11h30etan , 98 jokolari eta 17 soinulari Lauga gelatik abiatuko dira, Baionako herriko etxeruntz. Guillaume Hirigoyen Tuntunen kidearen iritziz "Historia ibiltzen ikusiko da Baionan". Ondotik, Ren� Cassinen sortetxearen aintzinean omenaldi bat antolatuko da. Gaur egun, Cassinen sortetxea Baionako Herriko Etxeak kultur zerbitzuarentzat erabiltzen du.
Hiru ordu irauten duen pastorala egiteko, zortzi hilabeteko lana behar izan dute 115 artistek, Rene Cassin baionarraren bizia aurkezteko. Pastoralaren muina Bigarren Mundu Gerran kokatuko da, Cassin Nobel sariduna eta Charles de Gaulle erresistentearen arteko topaketa argituz. Ikusleak Cassinek 1948an Giza Eskubideen deklarapenaren idazketan parte hartzearen ibilbidea ulertuko du ere.
Rene Cassin politikaria euskaraz ohoratzea ez ohikoa baldin bada, pastorala honek beste berezitasunak gordetzen ditu. Hain zuzen ere, lehen aldiz ikusiko da pastorala bat Baionan, "kultura herrikoia defendatzko asmoarekin". Bestalde, Davantek idatzitako pastoralak erritmo aldaketa bat ekartzen dio orain arte egindako pastoralei, belaunaldi berri eta gazte bati esker, bereziki errejenta eta sujetaren arrolen bitartez. "Bizitasun hori gabe ez dute egiten ahalko geroan hurrengo pastoralek" Hirigoyenek dionez.
Euskal Museoko mintzaldia eta irailaren 15eko karriketako animazioak dohainik dira. 15h30etan, Lauga gelan eginen den pastoralaren sartzeak 14 eurotan salgai dira irailaren 2tik, Mauleko turismo bulegoan, Donibane Garaziko prentsa saltokian, Donibane Lohitzuneko Louis XIV liburutegian, eta Baionako turismo bulego eta Elkar megadendan.
Horrez gain, Baionako ikastolak taloak eta edariak eskainiko ditu Lauga gelan, irailaren 15an eguerdian.
Sohutan egindako "Ren� Cassin" pastorala. Argazkia Gaizka IROZ
Dokumentuaren akzioak