Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Psikomotrizidadea eta jantza tradizionala hartu-emonetan

Dokumentuaren akzioak

Psikomotrizidadea eta jantza tradizionala hartu-emonetan

Jantza tradizionalaren inguruan gabizanok sarritan entzuten dogu psikomotrizidadea sano garrantzitsua dala jantzarako, baina zer da psikomotrizidadeak jantzari eskaini deikeona?

Egilea
Larraitz Artetxe Arrien*
Komunikabidea
Begitu
Mota
Iritzia
Data
2010/10/19
Lotura
Begitu

Pertsona bakotxa bere ingurunean era harmonikoan bizitea dogu psikomotrizidadearen helburu nagusia eta hori lortuteko arreta ipinten da norberaren gorputzak bai denboreagaz, espazioagaz, objektuekaz zein besteakaz sortzean dauazan hartu-emonetan. Gorputzagaz, emozinoakaz eta pentsamenduakaz egiten da lan, eta zelan bideratu hori? Jolasakaz, eraikitzeakaz, sinbolizazinoakaz eta batez be bakotxak daukan adierazoteko eta hartu-emonak egiteko modu bereziagaz.

Euskal Herriko erromeria eta plazetan egiten ziran jantza sozialetan arreta ipini ezkero, jantzon funtzino nagusia hartu-emonak izatea eta ondo pasetea zala ikusi geinke. Hau da, norbere gorputza denporeagaz (musikearen erritmoa), espazioagaz (jantzan egiten dogun lekua), besteakaz (gugaz jantzan dabizanak) eta batzuetan objektuakaz (zapiak esate baterako) mobidu egiten da eta olgau; eta hori guztiori bakotxak bere izakera eta estilo propioagaz egin leike.

Psikomotrizidadearen bidez, erlazionetako eta komuniketako aukerea zabaldutea be bideratuten da eta norberaren sormena garatutea. Ganera, norbere burua originaltasun osoz azaltzeko aukerea eskaintzen dau, norbere trebezia, jatorri soziokulturala edota aurretiko ezaguera edozein izanda ere.

Jantza tradizionalean inprobisazinoa sano garrantzitsua zan. Inprobisazinoak ahalbidetu egiten dau jantza bakotxaren arauak betez jantzeagaz sortu, norbere aukerakaz erresponsabilizau eta jolastu ahal izatea. Gure jantza sozialak egiteko estilo tradizionala ergonomikoa, naturala, oinak lurrean dituana, erosoa eta denbora luzez jantzan egin leikeana da eta, beraz, mundu guztiak egin leike.

Psikomotrizidadean norbere burua sentitzearen plazeragaz eta desio doguna egitearen gozamenagaz hartu-emon zuzenean ipintea bilatzen da, eta hortik abiatuta, pentsatzearen plazeragaz.

Gure atitita-amamak erromerietan jo ta fuego ibilten ziran, jantzan egitea gustau egiten jakielako eta lagunakaz egoteko, ligetako... Gaur egunean be, edozein jantzaldi edo jantza eskoletan jantza egitearen plazerra eta gozamena sentidutea bizipen ederra da.

Orduan, bai psikomotrizidadea eta bai jantza tradizionala lantzerakoan, bakotxak hartu dagiala bere denborea egoteko eta mobiduteko, barre egiteko eta erlaxatuteko, norbere burua entzuteko, besteakaz beste modu batera harremanduteko, geure gaitasunak gehiago garatu eta geure ongizatearen alde egiteko!

*Psikologoa eta psikomotrizista, dantzaria eta dantza irakaslea

Dokumentuaren akzioak