Dokumentuaren akzioak
Pontxera
Antza denez Aita Donostiarena da emakumeek dantzatu ez duelako esaldia eta gaur egungo folklore adituren bati ere irakurri izan diot, dena den emakumeek dantza egin duten hainbat eta hainbat informazio dugu.
Oraintsu Oier Araolazari “la ponchera”ren aipamena entzun nion eta liburuak arakatzen hasita Juan Ignazio de Iztuetaren Danzas de Guipúzcoa- Gipuzkoa´ko Dantza Gogoangarriak (1895) liburuan honakoa aurkitu nuen, hitzez hitz:
El año de 1806 en la plaza de Azpeitia, el día siguiente de San Ignacio, una joven, llamada la ponchera de Durango, sacó una danza de mujeres, hermosa y de finos modales; la joven bailó con extraordinaria agilidad y belleza, y don Agustín Martin de Altuna, que a la sazón era alcalde de Azpeitia, le entregó una moneda de diez escudos, porque con su actuación había honrado a la plaza azpeitiana.
“Agur eta ohore pontxera anderea”. Ez dut lortu pontxera goitizeneko emakume horren izenik Durangoko artxiboetan. Lastima! Dena den Iztuetaren azalpen honek argi uzten du gure aurretiko emakumeek kanpo-errietan ere dantzatzen zutela.
Orain dela 207 urte durangar batek Azpeitian dantzatu eta goraipatua izan zela jakiteak, ondorengoa gogoeta dakarkit: izan zirelako gara, garelako izango dira.
Dokumentuaren akzioak