Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Politena da nire zaurgarritasun guztiak erakustea: nire beldurrak, nire intseguritateak...»

Dokumentuaren akzioak

«Politena da nire zaurgarritasun guztiak erakustea: nire beldurrak, nire intseguritateak...»

Dantza garaikidea eta teknologia kuantikoa uztartzen dituen mugimenduzko obra performatiboa aurkeztuko du Ziomara Hormaetxek ostegun honetan Bilboko Alondegian: ‘Lâticce’.
Egilea
Xole Aramendi
Komunikabidea
Naiz
Mota
Elkarrizketa
Data
2025/05/14
Lotura
Naiz
Ziomara Hormaetxe, ‘Lâticce’ obra performatiboan.
Ziomara Hormaetxe, ‘Lâticce’ obra performatiboan. (ALONDEGIA)

«Obra bat sortzerakoan beti hasten naiz kontzeptua zehaztu eta dramaturgia osatzetik. Oso inportantea da gauzak argi izatea, horrela ez bada collage itxura hartu dezake lanak. Denak oreka izan behar du eta jarraikortasuna. Zailena azken hau da, niretzat erronka izan ohi da. Izan ere, gorputzaren mugimendua, musika, eszenografia, teknologia... dena horri lotuta doa», azaldu du Ziomara Hormaetxe dantzari eta koreografoak.

Inspirazio iturriak anitzak dira. Irakurri, filmak eta erakusketak ikusi... denetarik egiten dut kontzeptu batzuren gaineko hausnarketa egiteko momentuan», kontatu du.

Proiektu honetan, dramaturgia ia bere kasa sortu zuten. «Gura barik, oso modu naturalean sortu zen». Deigarria da teknologia kuantikoaren alorrera jo izana lan berria sortzerakoan. Nondik nora otu zitzaion jakin nahi dugu. «Beatriz de Paz eta biok gara eszenan dantzatzen. Biak desberdinak gara eta ondo osatzen dugu elkar. Fisika kuantikoko printzipio bati tiraka hasi ginen. Izaera bikoitzari buruz hitz egiten du, uhina eta partikula. Nik uhina lasaia, likidoa, ondulatua eta suabea bezala ikusten dut. Hori Bea da. Ni partikula nintzateke, askoz estresatuagoa, mugituagoa. Aldi berean sentitzen dut bi izaerak nigan ere badaudela. Horretaz ere hitz egiten dut lan honetan», esan du. 

«Nik uhina lasaia, likidoa, ondulatua eta suabea bezala ikusten dut. Hori Bea da. Ni partikula nintzateke, askoz estresatuagoa, mugituagoa. Aldi berean sentitzen dut bi izaerak nigan ere badaudela. Horretaz ere hitz egiten dut lan honetan»

Hortik mekanika kuantikotik datorren fenomeno bat etorri zen: Lâticce. «Atentzioa eman zidan. Azalpen sinplera jo nuen, niretzat ere ez baita erraza. Espazioaz dugun pertzepzioa hutsa da, ikusezina balitz bezala. Baina badakigu unibertsoaren egituraren barruan puntu ezberdinak daudela. Eta horietako bakoitzak emozionalitate bat, grabetate bat, dimentsio bat.. gordetzen du. Puntu bakoitzak bere informazioa dauka. Puntu bat aldatuz gero eragina dauka bestearengan, beraz euren arteko konexioa super  inportantea da. Puntu guztien informazioa da Lâticce», azaldu du Hormaetxek.

Konexio-deskonexioa

Konexio-deskonexio gaiari jarri dio arreta. «Gaur egun ematen du oso konektatuta gaudela sare sozialen bidez baina era berean sentitzen dut oso deskonektatuta gaudela».

Hormaetxeak bere egoera pertsonala baliatzen du bere sorkuntzetan. «Momentu honetan sentitzen dut nirekiko konexioa gero eta urrunago daukadala. Nire inguruan zarata asko nabaritzen dut. Kanpoko puntu horiei –informazio kopurua, berehalakotasuna...– lotuta nago eta aldiz, gero eta zailagoa egiten zait nire barne bidaiara heltzea».

Kontzeptu teorikoak lurreratzen saiatzen da gernikarra, «gizatiarragora» ekartzen. «Modu horretan kontzeptuarekin hobeto konektatu naiteke eta publikoarekin ere bai», dio. Zelan konektatzen duzu ikuslearekin? galdetzen didate. Politena da nire zaurgarritasun guztiak erakustea: nire beldurrak, nire intseguritateak... denok ditugun emozio horiek. Zaurgarritasuna ez dugu erakutsi nahi izaten, baina niretzat alderantzizkoa da, boteretsua da, oso».

Egiatik egindako bidea, aldi berean? «Bai, hori da», dio.

Proiektuan zuzendari laguntzaile izan du Fabian Thome. «Ni zuzentzen eta dantzatzen era berean, hori katastrofea izango litzateke, seguru», esan du, zalantzarik gabe. Koreografia sortzen lagundu dio eta hain beharrezkoa den kanpoko begirada eskaini. Jesus Jauregik sortu du diseinu eszenografikoa. Musika, berriz, Miguel Marin Pavonen ardura izan da.

Teknologiari dagokionez Interactive Media Artist-en elkarlanean aritu da. «Nire helburua ez zen efektismora jotzea. Ia denean erabili dugu teknologia eta ia zoratu naiz zelan egin erabakitzerakoan. Batasun itxura eman nien elementu guztiei eta oso zaila da. Horretarako beharrezkoa da hasierako kontzeptuari ondo lotzea edo ez joatea alderdi estetikora bakarrik», aitortu du.

Plastiko gainean proiektatu ditu irudiak. «Lehenengo aldia da. Vaporoso, likidoa plastikoaren bidez lortu dut».

Sinposioa

Europako ACuTe –Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology– egitasmoaren testuinguruan ondu du lana koreografo eta dantzariak Alondegiaren koprodukzioan. Asteazken eta ostegun honetan hartuko du kultur zentroak nazioarteko sinposiuma. Sektore profesionalari zuzendutako topaketa honetan, hainbat kulturatako artistak, ikertzaileak, antzerkigileak, teknologoak eta pentsalariak elkartzen dira, sorkuntza eszeniko garaikideari eta sortzen ari diren teknologien gainean hausnarketa egiteko. Ikuspegi pluraletik egitea da helburua. Topaketa honetan, prozesu horiek guztiak dantzarekin, antzerkiarekin eta ekintza performatiboarekin harilkatzen dira.

Dantzaren eta teknologia berrian uztarketa ez da berria Hormaetxerentzat. Hauxe da bere ibilbidearen ardatzetako bat. Nizako Sophia Antipolis Unibertsitatean eta Canneseko Ecole Superieure de Danse-n ikasi zuen dantza. Freelance gisa hainbat urtez aritu ondoren, 2014an bere konpainia sortu zuen, Ziomara Hormaetxe Company.

Dokumentuaren akzioak