Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Dantzariok udako ekintza folklorikoetaz at espresatzeko plazak behar ditugu"

Dokumentuaren akzioak

"Dantzariok udako ekintza folklorikoetaz at espresatzeko plazak behar ditugu"

Jon Iruretagoyena, dantzaria

Egilea
Eneritz Zabaleta
Komunikabidea
Xirika - Gara
Mota
Elkarrizketa
Data
2007/03/15

- Gaur egungo festa ereduan ostatua eta musika dira errege, agian ez da lehen bezainbat dantza egiten. Nola erakarri gazteak dantza egitera festan daudenean?

Egia da herriko festetan dantza egitea ez dela lehen bezain zabaldua. Hala ere, oraindik mutxikoak eta beste dantza batzuk ere dantzatzen dira, baina lehen baino gutxiago. Berriki,  hori aldatzeko asmoz, ekimen berriak pentsatu dira, dantza eta kantu giroa sortzeko eta denek dantza egiteko; Zpeiz Mukaki, Banako eta abar.

- Uda garaian, turistei zuzenduriko emanaldi folklorikoetan, hainbat dantza ekitaldi sartzen dute. Dantzarien artean, nola bizi duzue euskal dantzaren folklorizazio hori?

Udako erakustaldiek garrantzia asko dute, dantza taldeak biziarazteko dirua ekartzen baitute. Oso penagarria dena da, dantzari batzuek, udan bakarrik dantzatzen dutela, betiko erakusgarrian. Haien dantza jarduna horretara mugatzen da bakarrik. Aintzinapauso bat egin behar dugu, dantzariak, urtean zehar, espresatzeko lekua izan dezan, sorkuntzak plantan emateko eta dantza desberdinak erakusteko ere bai. Horrela lortuko dugu gazteak dantzara erakartzea, eta dantzariek artistikoki plazer gehiago hartzea.

- Beraz, dantzariek plaza falta nabari duzue, erakusgarri folklorikoetaz urrunago joateko?

Bai, dantza talde guztien arazoa da haien dantza erakusgarriak, sorkuntzak plazaratzea. Badirudi, euskal dantza tradizionala ez dela benetako kultura edo arte gisa ikusten. Askotan, irudi folklorikora mugatzen gaituzte, gauza serioa ez dela iruditzen zaio jendeari.

- Ezagupen falta duzuela uste duzu artista gisa?

Bai, dantza ez da bakarrik mutxikoa (jauziak). Sorkuntzak edo teknikoki zailak diren dantzak eman nahi badira, kalitatezko lana eskaini alegia, lan handia dago gibelean eta zailtasun hori jendeak ez du oraindik barneratu. Gainera, euskal dantzaren aberastasun eta altxorra ez da ezagutzen.

- Euskal dantza bat baino gehiago dago, dudarik gabe...

Bai, nire ustez, dantzan euskararekin gertatzen ari dena gertatzen ari da. Probintzia bakoitzak, bere euskalki eta ñabardurak ditu. Herrialde bakoitzak bere berezitasuna eta ñabardura du. Baina gisa berean, badira puntu komunak ere, multzo berdineko partaide garela erakusten dutenak. Azken urteetan, aberastasun hori ez da nahikoa erabilia, barietate hori ere ahanzteko arriskuan da.

Dokumentuaren akzioak