Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pina Bauschi buruzko maratoia

Dokumentuaren akzioak

Pina Bauschi buruzko maratoia

Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea, Kondestablearen Jauregian
Mota
Albistea
Data
2010/05/21

XX. mendeko dantzaren sortzaile garrantzitsuenetako bat izan zen Pina Bausch alemaniarra. Iazko uztailean hil zen 36 urtez Tanztheater Wuppertal konpainian zuzendari aritu zena.

Gaur, 16:30ean, hainbat film ikusi ahalko dira, doan, Kondestableren jauregian. 65 urtetik gorako dantzariekin eginiko Damen und Herren ab 65 koreografia jasotzen duen filmak zabalduko du maratoia. 18:00etan, Das andere Theater der Pina Bausch dokumentala emango dute, eta, ondoren, dantzariaren erretratua egiten duen Coffe with Pina filma. 19:30ean, Bauschek berak zuzenduriko Die Klage der Kaiserin filma ikusi ahalko da.

Ikus-entzunezkoekin batera, koreografoaren inguruko In Memoriam erakusketaz gozatu ahalko da.

PINA BAUSCH

Noiz. Gaur, 16:30ean hasita, Kondestablearen jauregian, Iruñea.

Dokumentuaren akzioak