Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pierre Betelu dantzaria, tradizioaren zerbitzari

Dokumentuaren akzioak

Pierre Betelu dantzaria, tradizioaren zerbitzari

Egilea
Mikel Arrieta
Komunikabidea
Argia
Mota
Kronika
Data
1990/02/25

Dantzaren munduan, eta orotar kulturaren munduan, ezaguna genuen Pierre Betelu lapurtarra, bizitza osoa folkloreari eskaini dion gizona. 1924. urtean Arrangoitzen jaioa, bizitza bukatu duen legez, pelotan jolasten, pasa zituen gaztaroko lehen hogei urteak.

Oldarra taldearen baitan, 1944. urtean eman zituen dantzaren munduko lehen urratsak. Barne zirrarak bultzaturik ordea, 1953. urtean Oldarra utzi eta bere kasara abiatzen da Biarritz partean, Bi-Harri taldearen sorreraz, zeinean 1960 urte bitarterarte egonen zen. Biarritzeko epe honen ostean, dantzaren mundutik ate izan zen zazpi urtez Betti —lagunek deitzen dioten bezala—, 1962-69 urte bitartean. Egun Begiraleak taldeko ohorezko lehendakari eta hildakoaren lagun mina zenaren eskakizunei erantzunez, Begiraleak taldearen eskutik bueltatu zen dantzaren mundura Pierre Betelu.

Herriari erakutsi

Dantza talde honetan iragan zituen hil arterainoko urteak, beti ere Lapurdiko dantzak herriari erakusteko xedez. Zaharrak oraindik mantentzen, baina gazteak iadanik galduak zituzten dantzak berreskuratu eta herriari erakusten zizkion arrangoiztarrak, honela aintzinean herriarena zen folklorea bere sorrerara bueltatuz. Egun Oldarra taldearen zuzendaria den Koldo Zabalaren iritziz: «Lapurdiko dantzen berreskurapenaren errespontsabilitate guztia izan du bere baitan Beteluk, guztia desagertua bait zegoen».

Pasa den astean Arrangoitzen eginiko hileta elizkizunen ostean, herriak eskaini zion dantza sorta dugu bere lanaren lekuko, maisuak ikusi nahiko lukeen gisara.

Garai batean Lapurdin hain lerrotuak zeuden 'muttikoak' suspertzea izan zen Bettiren lan garranizitsuenetako bat, bildu ostean dantza horiek ahalik eta gehien zabaltzeko. Aipaturiko zabaldu grinaz, hainbat eta hainbat talde eta jenderen erakusle izan da lapurtarra —guztira 6.000 ikasle baino gehiago izan dituela aipatu digu Begiraleak taldeko partaide batek—. Talde hauezaz gain, ikastoletan jarduten zuen azken denboraldi honetan.

Isilpeko lana


Iparraldeko talde ororen irakasle izan genuen maisu autodidakta hau, isilpean ikerketa lan handia gauzatu duena. 65 urtetan zehar astero 48 ordu dantza erakusten pasatzeak ordea, bere ordaina izan du azkenean, duela hilabete herriz herri zekiena erakusten ikusteko aukera bagenuen ere, bestelakoa izango da aurrerantzean.

Dokumentuaren akzioak