Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Parrondo anai-arrebek utzi diotelarik, faboritorik ez Segurako dantza txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Parrondo anai-arrebek utzi diotelarik, faboritorik ez Segurako dantza txapelketan

Datorren igandean izango da eta Basterretxeak eskultura berria egin du Hamabi bikotek eman dute izena

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2005/06/15

Aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat garaikurra da, irabazleei ematen zaien eskultura. Nestor Basterretxearen obra bat eman ohi da eta aurtengorako eskultura berria egin du. Izan ere, aurrekoa Hernaniko udaletxean gelditu da betiko, hango Parrondo anai-arrebek hiru urtez jarraian irabazi dutelako txapelketa. Txandaka bost aldiz irabaztea da eskulturaren jabe egiteko beste modua.



Atzoko aurkezpenean Euskal Dantzarien Biltzarreko Joxe Juan Ugaldek esan zuenez, «Segura dantzarien Tourra da». Epai-mahaian jardungo den txapeldun ohi honen ustez, «ikuskizun galanta» eskainiko dute dantzariek. «Izugarrizko berdintasuna ikusten da urtez urte. Bikote bakoi-tzak bere kartak ezkutuan izaten ditu». Lehen aldiz aurkezten den bikote onenari Guillermo Areizada saria emango zaio.



Azken urteotan, hutsik egin gabe, dantza garaikideko obraren bat estreinatu izan da egun horretan Seguran, eta aurten ere hala izango da. Edu Muruamendiarazek zuzendutako Aukeran taldeak Kutxartean estreinatuko du.



Udala da antolatzaile, eta Euskal Telebista laguntzaile berezi. Telebista horrek osorik eskainiko du txapelketa hilaren 25ean.



PARTE-HARTZAILEAK

Xabier Etxaniz-Leire Larrañaga (Azkotia)



Xabier Segura-Lierni Martiarena (Hernani)



Alex Torre-Josune Fernandez (Bergara)



Joseba Apaolaza-Irati Imaz (Arama-Lazkao)



Aitzol Ena- Miren Illarreta (Bergara-Donostia)



Asier Ena-Maite Lazkano (Bergara)



Xabier Azurmendi-Janire Urbieta (Zegama-Bergara)



Azpitarte anai-arrebak (Azkoitia)



Mikel Igartua-Ibane Baseta (Bergara)



Arkaitz Pascuas-Nagore de las Cuevas (Sestao)



Eneko Gil-Nerea Vesga (Errenteria)



Aritz Martin-Maialen Olazabal (Sestao-Mendaro)

Dokumentuaren akzioak