Dokumentuaren akzioak
Pariseko Opera Balletaren izarrek amaturren laguntza ukanen dute Biarritzen
"Le Bolero de Ravel" konposizioa 1928ko azaroaren 22an aurkeztu zen lehen aldikoz Pariseko Operan. Maurice Ravelek
gidoi berezi bat irudikatu zuen haren sorkuntzarentzat. Amodiozko
historio klandestino bat bada Marilena deitutako neska gazte bat Ricardo
deitutako torero baten artean. Bat batean jeloskor den pertsona bat
heldu da ganika kolpe baten ezartzera Ricardori. Gaiaz oinarrituz Maurice B�jart
koregrafoak dantza sortu zuen. Sorkuntzan andere batek mahai baten
gainean dantzatzen du eta hogei bat gizon bere inguruan liluraturik
egonen dira haren xarmaren eintzinean.
Orotara, Pariseko Balletako izarrek hiru emanaldi eskainiko dituzte Biarritzen: Suite en Blanc, L'arl�sienne eta aipatu dugun Bolero-a. Emanaldi haientzat Pariseko Balletako 154 dantzariak jin dira maila gorena osatzen duten 11 izarrekin, orotara 18 dira.
Amaturrak Izarrekin batera
"Bolero"-aren dantzarentzat profesionalek amaturren laguntza eskatu
dute. Beharrezkoa ziren irizpideak aski zehatzak ziren, gizon bat izan
behar zen, 1m75 neurtu behar zen eta gorputz atletiko bat ukan. Orotara
16 eta 45 urte arteko hogeita bi lagunek deiari baikorki ihardoki
dakote. Herenegunetik bizpahiru orenez goizetan eta hainbat denboraz
arratsaldetan trebatzen dira gaurko prest izaiteko. Ainitzek dantza
munduan amatur gisa esperientzia piska bat badute ere batzuentzat lehen
urratsa da.
Errugbian aritzeko usaia gehiago duen Patxi haietariko bat da.
"Dantzaria den nere neskalagunak ikusi zuen dantzari figurante batzuk
sekatzen zituzten iragarkia. Abisatu gabe nere izena eman zuen. Jakin
nuenean pentsatu nuen esperientzia interesgarria izaiten ahal zela haren
munduaren jorratzea eta ikustea nolakoa den" azaldu dio KAZETA.INFOri
biarriztar gazteak.
"Seriosa izan, erritmoa segitu eta musika entzun behar da.
Emanaldiarentzat piska bat beldur egiten dit Izar haiekin batera
dantzatzea. Neskalagunak esplikatzen zidan dantza munduari interesatzen
zirenentzat, hitzordu hau, errugbilarientzat joan den asteburuan iragan
den munduko koparen finalari konparatzen ahal zela" gaineratu du Patxik.
Amikuztarra den Ibanek aldiz dantza gehiago ezagutzen du Gabadiko euskal
dantza taldean ari baita. "Lagun batzuk aipatu zidaten figuranteak
sekatzen zituztela eta hop... nere izena eman nuen. Ez nuen batere
ezagutzen dantza klasikoa eta ikusi nahi nuen piska bat nola zen.
Erritmoa beharrezkoa da baina edozein dantza motarekin ikasten da hori.
Zinez inpresionatua naiz Izar haiek aritzea" azaldu du haren partetik
amikuztar dantzariak.
KAZETA.INFOrekin mintzatu den azken pertsonak aldiz balleta hurbiletik
ezagutzen du Pariseko Operako dantza eskolatik pasa baita. "Hamabost
urtetan dantza eskolan sartu nintzen eta hamar urteko karrera bat egin
ondoren, dantza bertan behera utzi nuen, beste gauza batera pasatzeko
enbeia nuen" esplikatu du gaur egun Miarritzen jantzi denda bat ideki
duen Thibault-ek.
"Bitxi egiten zait berritz taula gainera igaitea, Izar batzuk eskolan
ezagutu nituen. Balletaren munduan aski gogorra da, sartzen girenean
errealitatearen kanpo gira eta izugarrizko diziplina bat ezinbestekoa
da. Gehienetan 8 urtetan inguru eskolan sartzen gira eta igande
arratsetik ortziralera dantzan pasatzen dugu" zehaztu du dantzari ohiak.
Dokumentuaren akzioak