Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pariseko Gazteria dantza taldearen "Makila" ikuskizuna Lapurdira helduko da abenduan

Dokumentuaren akzioak

Pariseko Gazteria dantza taldearen "Makila" ikuskizuna Lapurdira helduko da abenduan

40 urte betetzen ditu aurten Pariseko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean data bat dute gorriz markatuta egutegian: abenduaren 19a eta 20a, egun horietan Euskal Herrira ekarriko baitute Parisen sortu eta ekoitzitako "Makila" ikuskizuna. Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, 50 dantzari, kantari eta musikarik taularatuta.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Paris
Mota
Albistea
Data
2015/11/11
Lotura
Euskalkultura.com

Parisen sortua da "Makila" ikuskizuna, Gazteria dantza taldeak eta Gernika abesbatzak beste zenbait sortzaileekin eginiko elkarlanari esker. Ikuskizunak euskal dantza, kantu eta musika tradizionalaren ikuspegia eskaintzen du, beti ere kultur transmisioaren ideia eta prozesuak ardatz dituela. Taulagainean, euskal dantza ikusgarrien eta esanguratsuenak ikus daitezke, sortzaileen esanetan.

"Makila" Diasporan sorturiko arte lana da, eta orain, Parisetik Euskal Herrira egingo du jauzi. Halatan, abenduaren 19 eta 20an Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, hango Harri Xuri aretoan.

Ikuskizuna urtarrilaren 31n estrenatu zen Parisen eta arrakasta handia izan zuen, 600 ikusle baino gehiago bildu baitziren emanaldira. Berriki, iragan azaroaren 7an, Dijon hiri frantsesean ere izan da ikusgai.

Luhusoko emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko leku hauetan:

- Elkar Liburudenda, 1 place de l'Arsenal, Baiona
- Kukuxka Liburudenda, 3 rue de la Citadelle, Donibane Garazi
- Kanboko Turismo Bulegoa, 3 avenue de la Mairie, Kanbo
- Pariseko Eskual Etxea, 59 avenue Gabriel Péri, Saint-Ouen, París

Informazio gehiago, e-mail bidaliz makila.reservation@gmail.com helbidera edo 0033 07.81.89.50.38 telefonora deituz.

"Makila" dantza ikuskizuna Pariseko estrenaldian
"Makila" dantza ikuskizuna Pariseko estrenaldian

Dokumentuaren akzioak