Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pantxika Telleriak egindako «Kadira» koreografia ikusi ahal izanen da gaur

Dokumentuaren akzioak

Pantxika Telleriak egindako «Kadira» koreografia ikusi ahal izanen da gaur

Maitaldia jaialdia biarritzen

Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2005/09/10

«Oren erdiko emanaldi bat da bi dantzarirekin; beren arteko harremana kontatzen du kadira baten bitartez». Horrela definitu du Pantxika Telleriak berak sortu koreografia. Dantzariak EliralE konpainiako Cyril Geeroms eta Aurelie Genoud dira. Koreografoaren esanetan, gizona handia da, hartz bat bezalakoa, Bubu bezalakoa, eta neska, pixka bat pailazoa eta bizi-bizia.



Argumentua oinarrian sinplea bada ere, txikientzat dantza bat sortzeko eta beren arreta etengabe atxikitzeko lan handia egin behar da. «Ordu erdiko ikusgarria da, baina haurrentzat ideia pilo bat izan behar da eta oso fite aldatu irudi batetik bestera. Azkenean, helduentzako oren bateko programa batean baino ideia gehiago behar dira». Zailtasunak zailtasun, ikuskizuna Izpuran aurkeztu zutenean bi urteko haurrak begirada baztertu ezinik egon ziren.



Haurrei dantza garaikidea erakusteko xedearekin sortu zuen Telleriak koreografia. Dantza «atmosfera sinple eta argia, zinez betekaririk gabea» nahi zuen aurkeztu koreografoak. Dena pentsatuta dago, aulkia Jean-Louis Iratzokik diseinatu zuen eta anaia Txomin Iratzokik gauzatu zuen. Jantziak Karine Prins-ek egin ditu eta argiez Javi Ulla gasteiztarra arduratu da. Biek urdin eta berdeak baliatu dituzte. Argiak efektu bereziak sortzen ditu emanaldian.



Musikak garrantzi handia du, haurrei dantzariak musikaren bitartez mugimenduan hasten direla sentiarazteko pentsatuta baitago. «Film mutuetan bezala da; izan ere, haietan pianistek laguntzen zuten. Dantza egiteko gogoa ematen duen musika da», baieztatu zuen Telleriak. Gaur egingo dituzten bi emanaldietan, lehen aldiz, musika zuzenean izango da. Goizeko hamaiketan eta arratsaldeko seietan emanen dituzten dantzaldietan musikaren konpositore Pascal Sevajols-ek joko du.



Biarritzera joaterik ez dutenek beste aukera batzuk izango dituzte. Hurrengo hilabeteetan EliralE konpainia Donibane Garazin, Izpuran, Barañainen eta Biarritzen izanen da.

Dokumentuaren akzioak