Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oz-eko Aztiaren itzulera

Dokumentuaren akzioak

Oz-eko Aztiaren itzulera

Kritika, Oz-eko Aztia

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2004/04/17

Umeentzako erakargarritzat eta oso egokitzat izenda dezakegu Ananda Dansa taldeak egin duen Frank Baum-en ipuinaren bertsioa, jatorriz 1900.ean asmatua eta 1939an Victor Fleming-ek betikotua, Judy Garland-ekin eta partitura zoragarriekin oscarizaturik. Meritu handikoa da,bai diruaren aldetik zein lanbideagatik ere, horrelakorik duintasunez eta arrakastaz antzeztea Max sari bi ditu: hau da, telebistako kate gehienek tartean umeei eskaintzen dizkieten zaramen sasoian. Zergatik?. Iaz Peter Pan-en bertsioan ikusi genuen bezala, oraingoan ere taldeak lengoaia zuzena, fantasiaz igurtzia, giza baloreaz hornitua eta xalotasuna duelako. Darabilen mimoa eta dantza xumea da, garaikidea, baina egunerokoaren keinuz beterik musikaren zer esanetara moldatua. Horretan Susana Rodrigok Dorothy-ren rolean zuritasuna azaldu zuen eszenaren protagonismoan; asko gustatu zitzaigun Toni Aparisi txorimaloaren dantza eta ibilbideak, ondo lagundua Fabrizio Meschini eta Jose Jimenez latorrizko gizona eta lehoi koldarraren roletan. Umeek ondo identifikatu zuten pertsonaia bakoitzaren nortasuna, baina ikuskizunak abstraktuegi adierazi zuen bakoitzaren baitan daudela adorearen, adimenaren edo askatasunaren balioak, gure ustez.



Dekoraturik gabe, baliabide mugikorrak eta kolore biziak erabili zituen naif-en modukoak, zuhaitzetan bezala; argiztatzea, kea eta transparentzia arruntak; ikusgarrienak zolatik eginiko agerpenak edo airez egindako hegalaldiak izan ziren. Xumeak ziren bakarkako dantzak, erakargarriagoak belauniko egindako izarren dantza edo neskato eta lagunen arteko laukotearenak. Pep Llopisen musika guztiz erabilgarria izan zen dantzaren pausoetarako; sintetizadoreekin eginda, doinurik gabekoa, New Age modukoa, garaiko erritmoekin nahastua batzuetan. g Jesus Mari Begoña

Dokumentuaren akzioak