Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oteizaren pentsamenduaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute Kresalak eta Verdinik

Dokumentuaren akzioak

Oteizaren pentsamenduaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute Kresalak eta Verdinik

Iaz Donostiaren suntsiketaren 200. urteurrena zela-eta Paseo Berrian dagoen Jorge Oteizaren eskulturaren inguruan aritu ziren. Esperientzia gustatu eta orain berriro aritu dira elkarlanean Verdini eta Kresala dantza taldeak obra berri bat landu eta Victoria Eugenia antzokian eskaintzeko.
Egilea
Nagore Belastegi
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/03/05
Lotura
Naiz

‘Oteizaren kaxa beltza’ izenburua dauka Verdini eta Kresala dantza taldeek, Badut clown taldearekin batera, eskainiko duten ikuskizunaK. Victoria Eugenia antzokian izango da martxoaren 15ean, 20.00etan. Bertan Jorge Oteizaren obrari buruzko gogoeta bat egingo dute, iaz 1813ko ospakizunen baitan egin zuten emanaldiari jarraipena emanez. Orduan Paseo Berriko Oteizaren eskulturaren inguruan aritu ziren eta, orain, eskulturarik izan ez arren, artistaren ideiei heldu eta garatuko dituzte.

Isabel Verdinik, Verdini dantza taldearen zuzendariak, azaldu du aurkezpenean Oteizak esaten zuela eskultura egiten hasi aurretik pintatzen ikasi behar zela. «Nik ere berdin pentsatzen dut: dantzatzen ikasi aurretik sentitzen ikasi  behar da. Ezgaitasunak dituzten pertsonek gaitasun hori oso garatua dute». Izan ere, Verdini dantza taldeak ezgaitasun intelektuala duten pertsonak biltzen ditu.

Faustino Aranzabal Kresala taldeko zuzendariaren esanetan, Verdini ezagutu zuenean harritu egin zen beraiei asko kostatzen zitzaien gauza bat, alegia, pentsamendua eta emozioa batzea, zein gutxi kostatzen zitzaien ezgaituei. «Oteizaren pentsamendua zen gizartean sentsibilitate berri bat sortzea gizon berria sortzeko. Verdini dantza taldean ikusi nuen pentsamenuda, sentimendua eta ekintza batera doazela, eta publikoak hori jasotzen du bat-batean».

Hala, elkarrekin lana egitea proposatu zien eta aspaldian buruan zuen Oteizaren pentsamenduaren gaiari heldu zioten elkarrekin. Ikuskizunaren hirugarren osagaia Badut clown taldea da. Pailazoek umorea ematen diote emanaldiari eta publikoari hain abstraktua eta sakona gerta dakiokeen gaia beste modu batera azaltzen saiatzen dira.

Verdini_kresala

Anduriña Zurutuza, Faustino Aranzabal, Txefo Rodriguez eta Isabel Verdini. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak