Dokumentuaren akzioak
«Oso talde interesgarriak datoz eta benetan ikusgarria izango da jaialdia»
Oier Araolazak, Kezka Dantza Taldeko arduraduna, atseginez espero ditu asteburu honetako jaialdiak. XLII Euskal Jaiak makila-dantzak izango ditu protagonista
Lortutako programak Nafarroa, Errioxa, Katalunia, Iparralde, Aragoi,
Castellon eta Euskal taldeak osatzen dute. Denak amankomunean dutena
makila-dantza jorratzen dutela da. «Pleno bat lortu dugu, oso talde
interesanteekin eta benetan ikusgarria izango da jaialdia» aipatzen du
Araolazak.
Joan den urtean, ezpata-dantzen emanaldiak antolatzea
bururatu zitzaien Kezka Taldekoei, eta monografikoetan aurkitu dute
formula positiboa. «Iaz, esperimentu bat zen. Euskal Herrian aspaldi
egin zen ezpatadantza jaialdi bat, txikia, baina gaur egun ez da egiten
horrelakorik, ezta kanpoan ere. Ingalaterran, ezpatadantza jaialdi bat
egiten zela genekien, baina azkeneko lau edo bost urtetan ez da egin».
Dantza
zehatzak harturik, publikoaren faborea lortu zuten joan den urtean.
Hori bera azpimarratu du Araolazak. «Bide hori probatu genuen iaz eta
arrakastatsua suertatu zen. Zalantzak ere bazeuden, oso monotonoa
izango zen ala ez zen izango... eta justu kontrakoa ikusi dugu, benetan
interesgarria gertatzen dela jenero berdinan lan egiten duten taldeak
elkartzea eta jendearentzat ere interesantea da. Ikasteko aukera ematen
du, gauza diferenteak apreziatzeko».
Ingalaterratik
Datorren
igandeko jaialdiak protagonista berezi bat izango du. The Britannia
Coco-nut Dancers of Bacup taldeak desberdinen artean desberdinena
izango da. «Talde batek eskemak apurtuko baditu aurten, hori izango da
Ingalaterrakoa» aipatu zuen Arazolazak. «Jendeak sorpresa hartuko du
horrelako ikuskizunarekin. Makila-dantzak dira gai nagusia eta, ikusiko
dugunez, hauek ez dute makilik erabiltzen. 'Koko' azal moduko batzuk
erabiltzen dute elkar jotzeko. Erakusten da elementua makila dela,
baina hori baino gehiago da jeneroa bera egiten duena. Ezaugarri
gehiago daude, taldearen formazioa, janzkera, dantza egiteko modua...
eta batzutan, kasu honetan bezala, konsideratu daiteke makilarik gabe
ere, dantza mota horretakoa dela». Horretarako Kezkako dantzariak beste
alde batzuk aipatzen ditu. «Dantzatzeko era aldetik, teatralidade eta
musika aldetik, oso oso desberdinak dira. Askoz dantza egiteko modu
lasaiagoa, armonikua eta berezia erabiltzen dute. Ikusteko modukoa
izango da».
Osagai guzti hauekin, Untzagan aurkeztuko den
jaialdia ikustekoa izango da. «Eguraldi goraberatsua dabil baina espero
dut ekitaldietarako eutsiko duela» dio Araolazak. «Eta txarren
txarrenera abantaila bat daukagu, Coliseo Antzerkia hor daukagula
prest. Hori lasaitasuna da guretzat. Pena izango litzateke beste
noizbait gertatu den bezala, suspenditu behar izatea. Ez dugu izango
horrelako arazorik».
Dokumentuaren akzioak