Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ortzeguneko joare soinuek irekiko dute inauterietako aroa Ituren, Aurtitz eta Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Ortzeguneko joare soinuek irekiko dute inauterietako aroa Ituren, Aurtitz eta Zubietan

Heldu den astelehenean Iturenera joanen dira Zubieta eta Aurtizko joaldunak eta asteartean Zubietara bisita bueltatuko dute

Egilea
Arkaitz Mindegia eta Fermin Etxekolonea
Komunikabidea
TTipi-TTapa
Tokia
Malerreka
Mota
Albistea
Data
2012/01/25
Lotura
TTipi-TTapa

Ortzegunean, Aurtitz eta Iturengo joare eta musika soinuek irekiko dute inauteri giroa, eskean ibiliz. Haurrek puxkak puxkak oihukatu ondotik, afariaren bueltan akituko dute.

Biharamunean atsedenaldia hartuko dute, baina Pulunpa eskolakoek inauterietako eguna ospatuko dute. Larunbatean berriz ere afari baten bueltan bildu ondotik, asteazken gauera arte soinu, joare, mozorro, besta... Denetarik izanen da. Nahiz eta kanpoan astelehen eta astearteak eduki oihartzun gehiena beste egunetan ere besta izaten da.

Zubietan, inauteriak antolatzen laguntzeko, 400 euroko dirulaguntza eman du aurten Udalak. Orain arte 300 euro eman ohi zituen, baina aldi honetan gehiago. Eta inauteriak gainean daudenez, eskaera bat ere egin die Zubietako Udalak herritarrei: elkartean ordutegiak kontuan har daitezen, herritar guztiek gozatzeko aukera izateko. Bazkariaren ondotik, musika izaten da eta herritar asko musikaren esperoan egoten dira. Hala, 19:00-19:15 aldera mahaitik altxatu eta horrela nahi dutenei, denbora gehiagoan musikaz gozatzeko aukera ematea da eskaeraren helburua. Bestalde, aipatu, inauterietako otorduen arduraduna Patxiku Mitxelena izanen dela aurten ere Zubietan. La­guntzaileak Maria Mitxelena, Mertxe Santesteban, Mari Jose Loiarte eta Florita Loiarte izanen dira.

 

Urtarrilak 30, astelehena

Zubietako joaldunak, mozorro eta karrozek lagunduta, bisita eginen diete aurtiztarrei lehenik. Herriari bira eman eta salda beroa hartu ondotik Iturenera joanen dira. Lasagako Zarandia parean, Iturengo joaldunekin elkartu eta herrian barna buelta emanen dute. Joaldunek aperitiboa hartzen duten bitartean, Iturengo plazan karroza bakoitzak eta mozorroek bakoitzak bere ikuskizuna eginen du, joaldunek uxatu baino lehen.

 

Urtarrilak 31, asteartea

Ituren eta Aurtizko joaldunek bisita bueltatuko diete Zubietarrei, batzuen ustez natura ernatzeko eta uzta berri eta ugariak emateko egiten den ohiturari eutsiz.

 

Otsailak 1, asteazkena

Zubietan egun hau izaten da inauterietako azken eguna. Bazkaldu ondotik kontuak egiten dira. Ondotik joa­reak jarri eta Aurtitz eta Iturendarrei azken bisita egiten zaie ilunabarrean. Aurtiztar eta iturendarrak asteazkenean bazkaria eta arratsaldean etxez etxe ibil­iko dira joare eta trikitilariekin. Ondotik afariak izanen dira elkarteetan.

 

Otsailak 4, larunbata

Kontuen eguna izanen da Iturenen Inauterietako azkena. Egun horretan ez da joarerik jotzen. Inauteriak akitu eta hurrengo larunbatean egin ohi da Iturenen eta Aurtizen igandean. Iturenen bazkaria izanen dute Herriko Etxean. Bazkaldu aitzinetik herriko dantzariak bertsolariak eta aizkora apostua izanen dira herriko plazan. Bazkaldu ondotik dan­tzaldia eta kontuen afaria. Aurtitzen xaharren afaria eginen dute igandean.

Asteartean Zubietara bixita bueltatuko dute Aurtitz eta Iturengo joaldunek.

Asteartean Zubietara bixita bueltatuko dute Aurtitz eta Iturengo joaldunek. Argazkia: Alicia Del Castillo

Ortzegunean hasiko dira joareak janzten, baina heldu den astelehenera arte ez dira joaldunak Iturenera joanen. Zubieta eta Aurtizko joaldunei harrera eginen diete iturendarrek orduan.

Ortzegunean hasiko dira joareak janzten, baina heldu den astelehenera arte ez dira joaldunak Iturenera joanen. Zubieta eta Aurtizko joaldunei harrera eginen diete iturendarrek orduan.

Dokumentuaren akzioak