Dokumentuaren akzioak
"Oroitzen naiz", Malandain balleta eta EKEren arteko lankidetzaren emaitza gogoangarria
"Helburua ez da sorkuntza honen bitartez nolabaiteko omenaldi baten
eskaintzea, ez eta nostalgiaz beteriko begirada bat ekartzea bakoitzak
ezagutu duen ibilbidearen gainean, baina haien gizatasunaren sakontasuna
agerraztea" esplikatu du Mizel Theret obraren aurkezteko.
"Dantzarien gorputzaren zahartzearen gaia, gorputzaren memoriarena
bezainbat, sorkuntza hunen muinean kokatuko dira" gaineratu du
koregrafoak.
Dantzarien aukeraketatik harago doan omenaldia da Theretena; izan ere,
protagonista bakoitzaren izaera koreografian agertzen da. "Diren bezala
hartu ditut. Esaterako, Jean beti bere txapelarekin ezagutu dut eta
hori eszena bat egiteko baliatu dut. Koldoren ibilbide klasikoa ere
agerian gelditzen da koreografian".
Ibilbide zabal eta nabarmena izanik hiru protagonisten izaera ere
mintzagai da koreografian: "Gaitzeko pertsonalitatea badute eta hori ere
ikusten da taula gainean. Hori ez da usaiazkoa gaur egun, beraien
jendetasuna agerikoa da".
Dantzari handi hauekin egindako lanaren garrantzia azpimarratu nahi
izan du koreografoak. "Lan honek ondorio bat izango du, hemendik
aurrera dantza ulertzeko manera ere bestelakoa izanen dut".
Dantzariek ere koreografoari egindako lana eskertu nahi izan zioten.
"Mizelek sentitzeko eta sortzeko begia eta ausardia izan du", baieztatu
du Koldo Zabalak. Jean Nespriasek ere koreografoak elkartzeko eman dien
aukera eskertu du: "Elkartu eta ezagutzeko aukera eman digu".
"Pieza garratza da batzuetan eta arrunt argia besteetan, jendetasunez
betea. Itxaropenez beteriko pieza da", laburbildu, bere aldetik,
sorkuntzaren sortzaileak.
Film bat ere egina izanen da ikuskizun honi buruz. Caroline De Otero
eta Catherine Guillaudek entsegu guztiak filmatu dituzte eta publiko
aurrean eginen diren antzezpenak bilduz film bat osatuko dute. Film
osoa estreinatu baino lehen aurrekari bat aurkeztuko dute abendurako.
Dantzarien aurkezpen labur bat
Philippe Oyhamburu ( 1921 ) dantzari, koregrafo,
abesbatza buru, irratilari eta konferentzialari gisa, haren bizitza
guzian zehar euskal kulturaren ezagutarazteko lanean aritu da. Olaeta
balletan eskusoinulari eta gero dantzari izanen da zuzendari bilakatu
eintzin. Etorki balleta eta abesbatzaren buru zelarik, zonbeit
hamarkadaz mundu itzulian kurritu da. 1940. urteetan euskara ikasi zuen
eta garai huntan euskal kulturaz eta euskal arazoaz konferentziak
emaiten hasi zen.
1940 hamarkadaren bukaeran Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Sozietateko
idazkaria bilakatu zen. Baita ere, liburu ugariren autore izan da
Oyhamburu: "L'irreductible ph�nom�ne basque", "Zoinbat hitz euskal
dantzez, l'esth�tique dans la danse basque", "Euskal deituren hiztegia",
"Euskadi pays des Basques", "Dictons sagesses et proverbes basques"...
Jarduera artistikoekin batera irratigintzan ere aritu da.
Jean Nesprias (1927 ) dantzari, koregrafo eta
txistulari famatua da. Haren gaztetasunetik euskal dantza hedatzen eta
gizarteratzen ari izana da eskola eta elkarte munduetan. 1940tik 1945ra�
Jean Segundo de Olaetaren ikasle izan zen. 1943an, "Ohidurak" Euskal
Herriko dantza eta musika lehen eta bigarren mailako eskoletan irakastea
xedetzat duen kultur elkartea sortu zuen. 1000 dantzariz gorako
topaketak antolatu zituen.
1963an, Orai bat balletarekin Europa eta munduko beste herri askotan
ibiliko da festibala esberdinetan parte hartuz. 1971tik eintzina,
Nespriasek lehen nazio arteko folklore festibalak antolatzen ditu
Baiona, Biarritz eta Iruñean besteak beste.
Dantzari, koregrafo eta pedagogo den Koldo Zabalak (
1936 ) haren bizitza osoa dantzari eskaini dio. Euskal dantza
tradizionalari formatu ondoren, dantza klasikoa ikasi zuen, garaikideari
lotu eintzin. Oldarra balletan parte hartu du. Taldeak bira andana
burutuko du Europa, Estatu Batuak eta Ertamerikan zehar.
1983an, dantza klasikoko Gaitasun Agiria lortu ondoren, erakasle gisa
sartu zen Brive hiriko eta berantago Baionako Kontserbatorioetan.
Dokumentuaren akzioak