Dokumentuaren akzioak
Ordiziako Zortzikoao dantzaz eta musikaz beteko ditu herriko kaleak
Iaz ospatu zen aurrenekoz Ordiziako zortzikoaren festa, Amets Bide taldeak antolatuta Bihar ere, 12 urteko gaztetxoetatik hasi eta beteranoetaraino, 64 dantzari eta 10 bat txistularik dantzaz eta musikaz alaituko dituzte herriko kaleak. Aurtengoan berritasun bat txertatuko dute, gainera: Iztueta dantza maisuak bere ikerketa lanetan biltzen zuen karrika-dantza edota edate-dantza, alegia.
Entseguak Aste Santu ondoren hasi zituzten, eta astean hirutan aritu dira. Hainbeste jende elkartzea eta entseguak egiteko espazioa izan dira taldeak aurkitu dituen zailtasun handienak. Dena den, guztia prest dute zortzikoaren festarako.
Asteburu osoko festa
Ordiziako zortzikoa aitzakia hartuta, asteburu guztiko egitaraua prestatu dute Amets Bidekoek. Haurren emanaldiarekin hasiko dute egitaraua, gaur, 19:00etan Plaza Nagusian.
Bihar, 19:30ean hasita, erdigunean ibilibidea egingo dute soka dantzan. Barrena parketik abiatuko dira eta bertan dantzatuko dituzte Ordiziako zortzikoa, ezpata-dantza, fandangoa eta arin-arina. Ondoren, Olano paretik, Kale Nagusitik eta plaza ingurutik igaro eta Garagartza plazara iritsiko da soka. Garagartzako geldialdiaren ondoren, Santa Maria kaletik barrena Plaza Nagusira iritsi eta han bukatuko dute ikuskizuna.
Eguna amaitzeko, Oiangu baserrikoek prestaturiko afaria izango da eta ondoren, sinadura ekitaldia. Ander eta Aimarren dantza-kantaldiarekin amaituko da eguna.
Karrika-dantzaren jatorria
Amets Bideko Izaro Intxaustik argitu bezala, «Euskal Herrian karrika-dantza izenarekin dantza-sail edo genero bat izendatzen da». Azken batean, «kalean (karrikan) soka formazioan egiten diren dantzak lirateke». Intxaustik dantza mota honek «jai giroa» eskatzen duela gehitu du; «Kalean gora eta behera ibil- tzean, etxeetan ateratzen zituzten edariak edaten zituzten dantzariek». Bada, hala ere, egileren bat, «edate hitza, hedaturen adierarekin lotzen duena, kaleetan zehar hedatzen zen dantza bat zelako».
Dantzari txiki igandean
Herriko Urdaneta eta Amets Bide taldeez gain, Gabiriako Goruntz, Legorretako Irrintzi Alai eta Lazkaoko Oin-Arinek hartuko dute parte. Goizeko desfilearen ondoren, Plaza Nagusian bazkaria egingo dute, lehendabizi txikienek eta ondoren guraso eta helduek. Amaitzeko txikienentzat jolasak izango dira frontoi txikian eta Arboledan.
koa eta aurten ere larunbatean 12 urteko gaztetxoetatik hasi eta beteranoetaraino, 64 dantzari eta 10 bat txistularik Ordiziako kaleak dantzaz eta musikaz alaituko dituzte. Dena den, aurtengoan berritasun bat txertatuko da; Iztueta dantzamaisuak bere dantza ikerketa lanetan biltzen zuen karrikadantza edota hedate dantza, alegia.
Entseguak Aste Santu ondoren hasi zituzten, eta astean hirutan aritu dira, astebukaerako emanaldian guztia ongi ateratzeko. Hainbeste jende elkartzea eta entseguak egiteko espazioa izan dira taldeak aurkitu dituen zailtasun handienak. Dena den, guztia prest dute, bigarren Ordiziako zortzikorako.
Ordiziako zortzikoa aitzaki hartuta, asteburu guztiko egitaraua prestatu dute Amets Bidekoek. Haurren emanaldiarekin emango diote hasiera dantza asteburuari. gaur, 19:00etan plaza nagusian.
Larunbatean, 19:30etan hasita, honako ibilibidea egingo du sokadantzak: Barrena Parketik abiatuko da eta bertan dantzatuko dituzte Ordiziako zortzikoa, ezpatadantza eta fandango, arin arinak. Ondoren, Olano paretik, Kale Nagusitik, Plaza inguratuko dute eta Garagartza Plazara iritsiko da soka. Garagartza Plazako geldialdiaren ondoren, Santa Maria kaletik barrena Plazan bukatuko da ikuskizuna.
Eguna amaitzeko, Oiangu baserrikoek prestaturiko afaria izango da eta ondoren, sinadura ekitaldia. Ondoren, Ander eta Aimarren eskutik dantzakantaldia.
Karrikadantzaren jatorria
Ametsbideko Izaro Intxaustik argitu bezala, «Euskal Herrian karrikadantza izenarekin dantzasail edo genero bat izendatzen da». Azken batean, «kalean (karrikan) soka formazioan egiten diren dantzak lirateke». Intxaustik «dantza mota honek jai giroa eskatzen» duela gehitzen du; «kalean gora eta behera ibiltzean, etxeetan ateratzen zituzten edariak edaten» baizituzten dantzariek.
Bada, hala ere, egileren bat, «edate hitza, hedaturen adierarekin lotzen» duena, «kaleetan zehar hedatzen zen dantza bat zelako».
Dantzari txiki igandean
Herriko Urdaneta eta Amets Bide taldeez gain, Gabiriako Goruntz, Legorretako Irrintzi Alai eta Lazkaoko Oin Arinek hartuko dute parte. Goizeko desfilearen ondoren, Plaza Nagusian bazkaria egingo dute. Lehendabizi txikienek eta ondoren guraso eta helduek. Amaitzeko txikienentzat jolasak izango dira frontoi txikian eta Arboledan.
Dokumentuaren akzioak