Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ontarioko Euskal Etxeak hirugarren urtez segidan plazaratu ditu Mikel Deunaren dantza eta tradizioak

Dokumentuaren akzioak

Ontarioko Euskal Etxeak hirugarren urtez segidan plazaratu ditu Mikel Deunaren dantza eta tradizioak

Mikel Deunaren jaia ospatu zuten joan den larunbatean Ontario (Oregon) herri estatubatuarreko euskaldunek hirugarren urtez. “Geure asabetako asko Mikel Deunaren elizan izan ziren bataiatuak eta horregatik pentsatu genuen santu hau ospatzea”, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko presidente Lisa Corcosteguik. 60 lagun baino gehiago bildu ziren santuaren jaiaren harira.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Ontario, AEB
Mota
Albistea
Data
2015/10/10
Lotura
Euskalkultura.com

Ospakizuna Euskal Etxetik hurbil dagoen parke batean egin nahi zuten baina haize handia zebilen eta guztia etxe barrura aldatzea erabaki zuten antolakuntzakoek. Edozelan ere, orain arteko edizio arrakastatsuena izan zen larunbatekoa: 2013ean sekulakoak eta bi jausi ziren hodeietatik; aurreko urtean festak ez zuen jende askorik bildu eta, aurten, 60 lagundik gora batu dira. Tartean, Boisetik heldutako zortzi bat lagun ere bai.

Aita Antton Egiguren euskalduna izan zen horietako bat, St. John’s Cathedral-eko bikario berria. Eta lehenbiziko aldiz, Ontarioko abadea ere batu egin zitzaien, Joseph T. Mudakodiyil aita, hain zuzen. Euskaraz eta ingelesez eman zen meza eta, euskaldunon elean ere kantatu zuen jatorri indiarreko apaizak. Gustura jaso zuten keinu hori euskaldunek, Corcosteguik aipatu digunez. Mezako aklamazioan, Mikel Deunaren ezpata dantza jendaurreratu zuten Daniella Tipton-ek eta Enrike eta Lisa Corcosteguik.

San Migel txiki

Meza amaituta, eta haizea baretuta, kanpoaldera mugitu ziren guztiak Ezpata dantza osoaz gozatu ahal izateko. Eta tradizioak horrela aginduta, San Migel txikia ere bertaratu zen: Mikel Deunaz mozorrotutako haur bat. Aurten Maite Stringer gaztea izan zen, iaz zeregin bera izan zuen Luke Barinagaren lekukoa hartuta. Euskal Etxeko Beti Alai dantza taldeko irakaslea den Sage Benintendi-Stringer-en alaba da Maite.

Arratsaldeko ordu batetan izan zen otordua: entsalada, paella, txorizo otartekoak, arroz-budina eta edatekoa. Eta nahiz eta programaren arabera jolasak eta kirolak ere izango ziren jan ostean, etxerako bidea hartu zuten gehienek. Edozelan ere, “oso egun polita” izan zutela azpimarratu digu pozik Corcostegui presidenteak.Daniella Timptonek (eskumaldean) lehenbizikoz hartu zuen parte Mikel Deunaren Ezpata Dantzan, Lisa eta Enrike Corcostegui izeba-osabek lagunduta. (Argazkia: Kim Barinaga)


Daniella Timptonek (eskumaldean) lehenbizikoz hartu zuen parte Mikel Deunaren Ezpata Dantzan, Lisa eta Enrike Corcostegui izeba-osabek lagunduta. (Argazkia: Kim Barinaga)



Dokumentuaren akzioak