Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea izan dira garaile Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea izan dira garaile Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2024/11/18
Lotura
Ataria

Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra nagusitu dira, Bergarako Seminarixoan izan den Euskal Herriko Bikote Gazteen 46. Dantza Txapelketan; Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra sailkatu dira bigarren.

Gipuzkoako 16 urtez azpiko dantzari gazteek osatutako zortzi bikote lehiatu dira aurten, atzo, Bergarako Seminarixoan ospatu zen Euskal Herriko Bikote Gazteen 46. Dantza Txapelketan. Bergarako Txistulari Bandaren eta Edurne Iturbe eta Aitziber Estanga trikitilarien doinuek lagunduta, sei pausoko fandangoa eta arin-arina egin behar izan zuten dantzariek.

Azkenean, Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra nagusitu ziren eta eurentzako izan ziren txapelak eta garaikurrak. Sailkapenaren bigarren postua ere eskualdeko dantzarientzat izan zen. Hain zuzen, Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra sailkatu ziren bigarren, eta hirugarren, berriz, Hegoa Aizpuru eta Izaro Arandia azpeitiarrak.

Bergarako Musika Eskolak antolatu du aurtengo txapelketa, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin. Sarrera doakoa izan zen eta 140 bat lagun elkartu ziren.

Dokumentuaren akzioak