Dokumentuaren akzioak
Omenaldi handia eskaini zioten debarrek San Roke dantzari, hura ez galtzeko
Kaleetan 40 dantzari baino gehiago ikus ahal izan ziren herriko dantzaren DVDaren aurkezpen egunean
Egitaraua hasteko dantzariak eta kofradeak bildu ziren
Foruen enparantzan. Pixkana biztanleak bildu ziren han, gero
hamaiketako oparo batetaz gozatzeko. Santa Kruz ermitan kokatua zegoen
hurrengo puntua. Handik dantzariak 4 taldetan banaturik irten ziren
elizarantz, bitartean kanpaia entzuten zelarik. Dantza hau 11 edo 13
pertsonek prestatzen dute, baina atzo 40 baino gehiago bildu ziren.
Adin guztietako dantzariak ikusi ziren, txikienak 11 urte zituen eta
handienak 62. Ikuskizun polita izan zen, eta biztanle asko han izan
ziren ekitaldia jarraitzen.
DVDaren aurkezpena
Elizan antolatuta zegoen Gure Kai Taldeko kideak
egindako DVDaren aurkezpena. Ekitaldi honetan oinarrituta zegoen egun
eta egitarau hau. Ikus-entzuneko hau elkarrizketa eta testu zaharrez
baliatzen da San Roke dantzaren historia azaltzeko. Eserlekuak bete
ziren dokumentala ikusteko.
Egun zoragarri honetan herri guztia bildu zen
bazkaltzeko. Jende askok janariaz gozatzeko aukera izan zuen eta
istorio ugari en-tzuteko aukera izan zen mahaietan. Azkenik, Egan
taldearen erromeria izan zen.
Hotza egin zuen egun honetan, baino giroa goizetik berotua zegoen, dena herriko dantza urteetan zehar ez galtzeko.
Historia hurbildu, ohitura mantendu
Andoni Iriondok, Gure Kai Taldearen arduradun eta dantzariak, 2006. urtean pentsatu zuen San Roke dantzari buruzko lan bat egitea. Ideia orokorra idatzi eta gero, Udalaren laguntzaz baliatu ziren bera eta bere laguntzaileak. Ideia hau aurrera eramateko dokumentazio sakon bat lortu eta elkarrizketak egin ziren. «Proiektua handituz joan da gaur arte, Debako udaleko artxiboetan arakatuz eta batez ere grabaketetan parte hartu duen jendearen testigantza paregabeaz», aipa-tzen dute.Ikerketa prozesu horretan gai ezberdinak sartu dira:
Aurrehistoriako Debarren errekurtso espiritualak, Praileaitzeko koba,
Izurrite beltza, Kristau aurreko eta ondorengo erritoak, Ezpata Dantza,
Deba eta Artzabal, San Rokeren garrantzia eta jatorria. Azkenean, lan
didaktiko eta dibulgatibo «paregabea agertu zaigu begibistan, bai
Debako herritarrentzat eta baita beste hainbat kultur eta historia
eragileentzat».
Dokumentuaren akzioak