Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Olentzero begi gorri

Dokumentuaren akzioak

Olentzero begi gorri

Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2024/12/24
Lotura
Guka
Gerraosteko Zarauzko lehendabiziko Olentzero. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

36ko gerraren ondoren herrian antolatu zuten lehendabiziko Olentzero Olabeaga anaien ekimenez izan zen. GUKAsteka astekari digitalean aurrez argitaratutako argazkia da honakoa.

Gabonetako argiak piztu dituzte herrian, eta Narrosko Jaiotzak ere aurki irekiko ditu ateak. Pixkanaka-pixkanaka etxe guztietan joango dira atontzen Gabonetako zuhaitza bere apaingarri guztiekin, baita sasoiko pertsonaia karismatikoekin ere. Olentzero begi gorri, non atzitu duk arrain hori? Zubi aurreko erreketan bart arratseko hamaiketan. Aginaldo! Aginaldo! Beste kalian San Fernando!

Ohitura da Gabon zahar egunez Olentzerori gutuna ematea edo Olentzeroren panpinarekin kalez kale kantuan irtetea. Baina beti ez dira garai errazak izan, ordea. 36ko gerra eta frankismoaren lehenengo urteak ez ziren inolaz ere samurrak izan, eta ezer gutxi zegoen ospatzeko Zarautzen eta, oro har, Euskal Herrian.

Gerraostean, Zarauzko kaleetara irten zen lehendabiziko Olentzero Olabeaga anaiek antolatu zuten, eta 1950ean izan zen. Antonio Elosegi mozorrotu zen Olentzeroz eta zaldiz bultzatutako gurdi baten gainean eraman zuten, herriko haur guztien gozamenerako. Baserritarrez jantzita, ondorengoan izan zituen lagun Elosegik, Zarauzko Argazki Artxiboko irudian ikus daiteken moduan: Paco Elola, Mariano Lonbide, Joseba Gereka txistularia, Jesus Aizpurua, Josu Zinkunegi eta Luis Osoro.

Dokumentuaren akzioak