Olatz de Andrés koreografoaren Time is a Muscle dantza pieza-esperientziaren estreinaldiarekin hasiko da Arte Bizien 2024-2025 Denboraldia. Dantzako pieza-esperientzia iraunkor honetan (17:00 - 21:00) Olatz de Andrések denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. “Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da”, koreografoak berak azaldu bezala.
Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga eta Mutis Espazioko TIM moduluan ari diren dantzarien interpretazioekin, esperientzia honetan nola tonifikatzen, luzatzen eta erlaxatzen dugun denbora, nola egiten eta desegiten dugun denbora ikusi ahal izango du ikusleak. Esperientzia honetan gelditu egin zaitezke, paseatu, joan eta itzuli, eta denborari eta espazioari buruzko zure erabakiak hartu.
Time is a Muscle Julyen Hamiltonen esaldi bat da, eta erreferentzia egiten dio denbora giharra balitz bezala, gure gorputzaren parte balitz bezala, sentitzeko errealitateari. Zentzu honetan, Olatz de Andrésen lanak denbora gure gorputzen eta beste hizkuntza batzuen bidez hautemateko eta bizitzeko gonbita egiten du, artistarentzat gorputzak marraztu, koreografiak idatzi; marrazkia mugitu egiten da, eta soinua ikusi daitezke.
DANTZA LAGUNTZEKO ERAKUSKETA BAT
Time is a Muscle dantza Tiempo como Cuerpo proiektuaren parte da. Dantzarekin batera, urriaren 17tik azaroaren 3ra, Olatz de Andrések Hacer Tiempo, Entre 26 y 62 Artean eta Time is a Muscle piezak sortzeko eta ikertzeko prozesuetako materialak bildu ditu BAT Espazioan.
Bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia, iragankortasunaren erregistro gisa eta dantza eta mugimendua, egun batean aurkeztu eta desagertzen den pieza une horretatik haratago iraunarazten duten euskarrietan. Proiektu honekin dantza artikulatzen eta oinarritzen duen pentsamendua, dantzariaren eta koreografikoaren inteligentzia, fisikoaren jakintza aldarrikatu nahi ditu.
“Marrazkiaren mugak zeharkatu ditugu dantzarekin, eta mugimenduaren iragankortasunaren mugak erregistroarekin, jakintzak transferi daitezen ahalbidetuz, trazuak eta koreografiak berreguneratzen diren espazio-denbora batera iritsi arte”, dio artistak.
Bere lan prozesua ezagutzeko urriaren 23an eta 30ean, 19:00etan, bi aktibazio bizi egingo dira, pieza iraunkorraren materialetatik abiatuta, sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda.