Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Olaizolaren «Sorgineta», musikaz, kantuz eta dantzaz

Dokumentuaren akzioak

Olaizolaren «Sorgineta», musikaz, kantuz eta dantzaz

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2010/01/22

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) egitasmo berri batekin igoko da gaur estreinakoz Kursaaleko agertoki gainera; Jose de Olaizolaren «Sorgineta» ballet-suitearekin hain zuzen. Oraingoan, gainera, beste bi talderekin elkarlanean arituko da: Kukai Dantza Taldearekin eta Andra Mari Abesbatzarekin.

Abonu denboraldiko seigarren programan txertatutako ikuskizun hori gaur estreinatuko dute Donostiako Kursaalen eta beste emanaldi bat ere eskainiko dute toki berean, datorren astelehenean, hilak 25. Horren aurretik, ordea, bihar Bilboko Euskaldunan aurkeztuko dute ikuskizun berria; 27an Gasteizko Printzipal Antzokian egongo dira, eta 27an, Iruñeko Baluarten.

Andres Orozco-Estrada, EOSko zuzendari titularraren gidaritzapean, EOSk Olaizolaren «Sorgineta» partitura berreskuratu du. 60ko hamarkadan arrakasta handia lortu zuen sorkuntza da eta 2005ean Tomas de Aragüesek idatzitako bertsioa bereganatu du taldeak emanaldiaren oinarri gisa.

Musikaz harago, ikuskizunean dantzak bere tartea izango du; Jon Maia dantzariak sortutako koreografia, eta Mireia Gabilondoren esku geratu da zuzendaritza eszenikoa. Ez da lehenengo aldia aktore eta zuzendari horrek Kukai taldearekin lan egiten duela; izan ere, dantza talde horrekin eta Tanttakarekin elkarlanean sortutako beste proiektuetan ere buru-belarri aritu izan baita lanean, «Hnuy Illa...», kasurako. Guztira bederatzi dantzari izango dira agertoki gainean «Sorgineta»ren doinuei erritmoa emanez, bakoitzak pertsonaia baten interpretazioa gauzatuko duelarik, estilo koreografiko desberdinak baliatuta.

Kantuak ere izango du zeresana ikuskizunean, eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzak, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean, jarriko dio ahotsa emanaldiari.

Bertsio berri hori, non txistua orkestrako instrumentu berria izango den, zazpi saio eta gai melodikotan banatzen da, horietarik bi, kantu herrikoietan oinarrituak, eta gainerakoak, Olaizolaren sorkuntzetan. Kontzertu horien programa Rakhmaninoven «Symphonic Dances» lanarekin eta Alberti Ginasteraren «Estancia Danzas» obra koreografikoarekin osatuko da.

EOSk azaldu zuenez, emanaldi bakoitzaren aurretik hitzaldi bana eskainiko dute Mark Barnesek, Donostian, Isabel Urrutiak, Bilbon, Daniel Oyarzabalek, Gasteizen, eta Jose Lainezek Iruñean.

p047_f01_199x108.jpg

Dokumentuaren akzioak