Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Oinkari desberdin bat ikusiko da Leidorren»

Dokumentuaren akzioak

«Oinkari desberdin bat ikusiko da Leidorren»

Uztailaren 12an, 22:30ean, Tolosako antzokian 'Itsasoaren emazteak' izenburuko ikuskizuna eskainiko du Hitza teatrorekin

«Entsaiu gogorrak, oso gogorrak izaten ari dira baina aberasgarriak. Aukera paregabea da lan berri hau Oinkari dantza taldekoentzat». Horrela hitz egiten zuen atzo Eneko Urteagak, Oinkariko arduradunak. Laster, uztailaren 12an, Tolosako Leidor zineman 'Itsasoaren emazteak' izenburuko ikuskizuna eskainiko du Villabonako dantza taldeak Hika teatroa taldearekin.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2013/06/29
Lotura
Diario Vasco

«Oinkari desberdin bat ikusteko aukera izango dute Leidorrera hurbiltzen direnek. Ikuskizun handi bat da, guretzat aurrerapauso garrantzitsua» aitortzen zuen dantzariak. Urteagak azaltzen zuenez «'Amantalen Ahotsa' ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak. Konexio ona izan genuen eta lan berri honetan elkarrekin lana egiteko aukera sortu zen. Guretzat aukera paregabea izan zen eta buru belarri sartu gara ikuskizuna prestatzen».

Oinkariko 40 dantzarik hartuko dute parte Leidorreko «ikuskizun polit honetan, 25 emakumek eta 15 gizonezkok» zehazten zuen Enekok. 'Itsatsoaren emazteak' ikuskizunean «arrantzaleen emakumeen istorioak kontatzen dira. Bi emakumeen istorioak, bata alarguna da eta besteak gizona itsasoan du. Biek sentitzen duten bakardea eta bestelako sentimentuak islaatzen dira ikuskizunean», zioen Urteagak.

Urrats garrantzitsua

Oraingoan, Oinkari dantza taldeko kideak Hika antzerki taldeko zuzendari den Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean arituko dira. «Agurtzane eta Miren Gojenolarekin batera ari gara lanean. Gidoia Agur-tzanek idatzitakoa da eta zenbait koreografia ere bereak dira. Asko ikasten ari gara, urrats garrantzitsu bat eman dugu lan honekin eta asko ikasten ari gara».

«Eskarmentu handiko profesionalekin lana egiten ari gara. Intxaurraga eta Gojenolaz gain, Pello Ramirez, Fredi Pelaez, Angel Unzu, eta Xabier Zeberio musikari ezagunekin lan egingo dute. Oinkariko dantzari eta arduradunak zioenez, «oso pozik gaude eskarmentu handikoak direlako denak. Guretzat beraiekin lana egitea exigentzi handia izan da maila ona lortzeko, eta hori hasieratik nabaritu da entsaiuetan. Dan-tzari guztien jarrera aldatu da lehen saiotik azkenekora».

Urteagak garbi zuen Oinkariko kideentzako «apustu handia» izan dela 'Itsasoaren emazteak' izenburuko lan honetan parte hartzea, «batetik ekonomikoki, baina batez ere artistikoki». Astean lau egunez hiru orduz entsaiatuz aritu dira Villabonako dantzariak azken asteetan. Astelehenean Leidorren arituko dira. «Bost egun bost orduz. Ikuskizuna prestatzen murgilduko gara erabat. Maila handiko enpresa da Hika teatroa eta hori ere guretzat apustu handi bat da». Villabonarrak dioenez, «pozik gaude orain artekoa ikusita. Ikuskizun osoa prest dugu eta emaitza ona dela esan daiteke. Espero dugu harerra ona izango duela», aitortzen zuen Urteagak.

Leidorren ikuskizun berri hau eskaintzea Oinkarikoentzat «urrats garrantzitsu bat da. Hemendik aurrera, eszenatoki berrietan aritzeko aukera emango digu. Orain arte, pilotalekuetan aritu garen bezala lan honekin izen handiko eszanatokietan aritzeko aurkera izango dugu».

Emanaldiko sarrerak eskuratzeko bi modu dituzue: www. kutxasarrerak.net webgunea edo Leidor aretoko leihatila.

 

DATUAK

Leidorren. Uztailaren 12an Tolosako Leidor aretoan gaueko 22:30ean hasita 'Itsasoaren emazteak' izenburuko ikuskizuna Hika teatroa eta Villabonako Oinkari dantza taldearen eskutik ikusi ahal izango da.

Sarrerak: eskuratzeko bi modu dituzue: www. kutxasarrerak.net webgunea edo Leidor aretoko leihatila.

«Oinkari desberdin bat ikusiko da Leidorren»

Dokumentuaren akzioak