Dokumentuaren akzioak
Oinkari dantza-taldeak 'Ari du' antzeztuko du
Oinkari dantza taldearen 'Ari du' ikuskizuna benetan
berezia da, dan-tza, olerkia eta musika uztartzen baitditu. Juan Kruz
Igerabideren ahotsean errezitatuko diren poesiek, euriak duen erritmoa
markatuko dute. Villabonako Oinkari Dantza Taldeak osatuko ditu erritmo
honetara bere dantzak, bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita
garaikidetasunera moldatutakoak ere.
Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga, Juan Kruz Igerabide
idazleak, Zarauzko Abesbatzako Aizpea Zubia eta Karmel Alberdi,
Zarauzko Udaleko Turismo zinegotziak aurkeztu zuten emanaldi berezi hau.
Orainartean Tolosa, Zizurkil eta Oiartzunen antzeztu dute, sekulako
arrakastarekin gainera. Taulapean 70 dantzari inguru arituko dira, ordu
eta laurdeneko emanaldi honetan.
Dantzek bezalaxe, euriak ere erritmo desberdinak
eskainiko dizkigu, hala nola, xiri-miria, zaparrada, ekai-tza. horixe
izan da ikuskizun berri honetan islatu nahi dena; euria hizpide hartuz
eta dantzarekin jolastuz. «ari du», «ari du», zioten aurkezpenean.
Sarrerak aurretik salgai Turismo Bulegoan daude 12 euroren truke, eta egunean bertan kiroldegiko lehiatilan.
Dokumentuaren akzioak