Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinkari dantza taldea bihar izango da Alegian 'Aspaldikotik' ikuskizunarekin

Dokumentuaren akzioak

Oinkari dantza taldea bihar izango da Alegian 'Aspaldikotik' ikuskizunarekin

Villabonako dantza taldeak Elorri pilotalekuan eskainiko du bere emanaldi berria gaueko 22:30etan

Egilea
Amaia Goikoetxea
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Alegia
Mota
Albistea
Data
2008/11/28
Bihar gauean Villabonako Oinkari dantza taldeak Aspaldikotik ikuskizuna eskainiko du gaueko 22:30etan Elorri pilotalekuan. Juan Kruz Igerabidek Oinkari dantza taldearentzat bereziki prestaturiko gidoi batean oinarritua dago berau. Emanaldian zehar itxuraz aldatzen den sorgin baten amodio istorioa kontatzen da.
Ikuskizun berri honi Aspaldikotik izena jarri izanak arrazoi bat baino gehiago du. Alde batetik, istorioak berak oso atzera jotzen du, bertako protagonista den sorgina aspaldiko garai batean lokartu ondoren gaur egunean esnatzen baita.
Beste aldetik, sorginak abentura berri honetan topatuko dituen dantzen oinarria tradizioarekin uztartzen da, aspaldiko tradizioarekin. «Ondorioz, bi kasuetan iraganeko puntu batetik gaur egungo beste puntu batera egingo dugu bidaia, aspaldiko garai batetik gaur egungo garaiera, aspaldikotik gaur egunera», azaldu dute dantza taldeko arduradunek.
Emanaldiak iraungo duen laurogehita hamar minutuetan zehar, Oinkariren azken urteetako ildoa jarraituz, dantza tradizionalak Edu Muruamendiarazek prestaturiko koreografiekin tartekatuko dituzte.
Zuzeneko musika berriz, Xanet Arozenaren zuzendaritzapean arituko diren zortzi musikarien ardura izango da: xirula, kitarra, baxua, bateria, perkusioa, eskusoinua, ahotsa, bibolina, ahosoinua eta zeharkako flauta entzun ahal izango dira zuzenean.
Emanaldi honen beste berrikuntzetako bat argi eta soinu efektuak direla diote dantza taldekoarduradunek. «Arlo hauetan ahalegin handia egin du taldeak emanaldia misteriozko giro berezi batean kokatzeko asmoz. Hau dela eta, Aspaldikotik emanaldi berria gaueko ikuskizun bezala definitu dugu, bestela ez baitago argien efektuez gozatzeko aukerarik». Soinuari eta ahotsari dagokionez, dantza baten eta bestearen artean kontatzen den istorioa, goxoa bezain sarkorra den ahots baten eskutik entzungo dute bertaratzen direnek, Iñaki Beraetxe aktore ezagunaren ahotsetik, hain zuzen ere.
Oinkari dantza taldea 1975. urtean sortu zen Villabonan Euskal Herriko dantzak jaso, ikasi eta erakusteko asmoz. Elizan abesteko biltzen ziren gazte batzuk eman zuten lehen pausoa dantza taldearen sorreran.
2003.a garrantzitsua izan zen dantza taldearen etorkizunarentat. Urte hartan Edu Muruamendiaraz dantzari ezagunak dantza taldeko entseguak gidatzeko proposamenari baiezkoa eman zion. Betiko dantza tradizionalak alde batera utzi gabe, Muruamendiarazen koreografia
berrietan murgildu zen taldea, egungo emanaldietan ikus daitekeen bezala. Gaur egun, 15 eta 30 bitarteko 59 neska-mutilez osatua dago.

 

Mendi irteera
Igandean emango zaio amaiera aurtengo Udazkenean Kultura egitarauari. Kirolaren aldeko apostua egin dute antolatzaileek azken egun honetarako. Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, mendi ibilaldia egingo da Zaldibitik Orendainera. Mendizaleak goizeko 08:30etan abiatuko dira Tontokaletik
.
Oinkari dantza taldea bihar izango da Alegian 'Aspaldikotik' ikuskizunarekin
Dantza taldeko gaztetxoenak. 15 eta 30 urte bitarteko 59 neska mutilek osatzen dute Oinkari. /OINKARI
 

Dokumentuaren akzioak