Dokumentuaren akzioak
Ohiturari eusten dioten erromeria gutxi
Pilariketan hasi eta Sanjuanak bitartean, igandero antolatzen da, Arristaratzuko
erromeria. Bertakoek ez dute zehatz gogoratzen, baina badira gutxienez 76 urte Aiako
inguruetan erromeria hau antolatzen

dela. Azkeneko urte hauetan, ordea, oso jende gutxi joaten da dantza sueltoan egitera eta
antolatzaileek laguntza eske jo dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrera. Biltzar honetako
arduradunek esan digutenez, «zerbait egitekotan gabiltza, dantza taldeak hara bidali nahi
ditugu, ez erakustaldiak egiteko, jendea erakartzeko baizik».

Osasuntsu jarraitzen duen erromeria Ernio mendian, Zelatungo zelaietan, ospatzen dena da.
Irailean zehar, igandero, jende andana biltzen da dantza saio batzuk egitera. Bertakoek
adierazi digutenaren arabera, «jendea Ernioko bi aldetatik igotzen da erromeriara,
Asteasu eta Errezildik batez ere. Baina jakin dugu, aurten adibidez, Bizkaitik ere
autobusak etorri direla; hala ere, gehienetan, eguraldiaren arabera egoten da, etortzen
den jende kopurua».

Zelatungo zelaian dauden bi txabolek, gainera, jatetxe eta taberna bezala funtzionatzen
dute, eta asko dira egun pasa egitera mendira igotzen direnak. Erromeria hau noiztik
ospatzen den esateko modurik ez dago: «Nik betidanik ezagutu dut eta nire gurasoei
entzuna diet haiek ere umetan nola igotzen ziren mendira zintak saltzera».

Izan ere, zintak dira erromeriaren beste ezaugarri nagusietako bat. Horrekin batera,
Ernioko uztaiek ere fama handia dute. Bertaratzen den jendeak soinean erabiltzen ditu,
urte osoan gaixotasunei aurre egiteko balio dutelakoan.
Dokumentuaren akzioak