Dokumentuaren akzioak
«Nizatik gentozela, bidean, Marianek bere nobio egin ninduen»

– Txukuna edizioa. Krema koloreko paper gramaje kandikoan, ondo erreproduzitutako argazki aspaldikoak eta kasik gaur egungoak eta berdingabea testuei darie usain (gazi) gozoa.
– Mugatua ere bada, Ikerfolk elkarteak kaleratua. Hala ere, editore zenbait hurbildu zaigu edizio zabalago baten ardura eta plazera hartzeko prest.
– Jende ugarik daki nola harrapatu zintuen Marian Arregik betiereko, bizitza osorako (eta harago). Maiz kontatu izan duzu baina hain da polita zure aitormena, 'nobio egin ninduen...'
– Bera izan zen, bai. Goizaldi dantza taldearekin Nizatik ari ginen bueltatzen. Honerako bidean konturatu nintzen nobio egin ninduela, bai. Uste dut nik emakumeek era sakonago batez zuenganatuko dituzuela nire hitzak, poemak eta kontakizunak; guk, gizonezkook bainoago. Zergatik? Emakumezko infinituaz jarduten baitut lerro artean. Bai, askotan kontatu izan dut bidaia harena. Aldiz bakar batzuek baino ez dakite oraintxe kontatzera noakizuen arratoiaren fabula...
– Esan, arren.
– Galdetu zioten behin Mariani nolakoa zen gure arteko harremana. Nik banekien bera zela 'nauxia'. Hobeki azaldu zuen berak. 'Giltza eman behar zaio arratoiari katuak goza dezan'. Sekula ez dut dudarik izan: ni nintzen arratoia eta berak jolasean gozatzen zuen katua. Badakizu Marianek sekula ez zituela nire izkribu bat ere, nire liburu bat ere irakurri?
– Aiba! Zergatik? Katua arratoiarekin haserre? Nazkatuta agian zure ikerkuntza ausarta baino ausartagoez?
– Ez... idatzi, sortu, kaleratu ordurako buruz zekizkielako. Alde batetik, gure harremana Dante eta Beatrizekin parekatzea dut gogoko eta urguilu. Beste aldetik, Carl Jungek eta Emma Rausenbachek izan zutena erakartzen dit gogora gureak. Liburuaren lehenbiziko poemak 'Tu pregunta'du izenburu eta honela dio: 'Juanan.. y tú...¿ya me quieres? Marian, ya sabes que te quiero. ¿Y me querrás siempre? Yo siempre te querré. ¿Y cómo lo sabré? No lo sé, tendrás que esperar. ¿Y a qué esperaré? A que ese SIEMPRE llegue.
«Berritu dudan NANek 9999 urtean dauka iraungitze-data. Gustatzen zait eternitate kontu hori; deabrukeria pila egin genezake bankuetxetan, kredituak eskatzen epe luzerako...Egitan, ez diot beldurrik akabamenduari. Iristen denean badakit emaztearekin elkartuko naizela»
–Laurogei urte beteak dituen adoleszente maitemindu gisa azaltzen zara beste batean...
– Bai, nerabe-agure bat; (...) 'nostálgico de tu adorable juventud y belleza, de lo que has sido para mí desde tus enamorantes dieciséis años. Solo soy un anciano amador adolescente de ti, mujer'.
– Agure dotore bat, zeina pintzel japoniarraz marratzen baitu bere sinaduraren ikurra eta luma italiarraz idazten testu hauen eskaintza.
– Maite ditut nik gauza ederrak. Baita zilarrezko buru landua duen makila hau ere. Maite izan dut 'Beltzita', Marian hil eta gero joan zitzaidan gure katua. Maite dut biziki Mikel, Beñat eta Maider gure seme-alabek erregalatu berri didaten 'Pensilvania' izenekoa. Liburuan 'Beltzita' agertzen da foto batean Marianen besoetan. Liburuan 'Pensilvania' aurkezten diot Mariani poema batean.
– Liburua ez da bakarrik emazteari eskainitako poemaz osatua. Bada, esaterako San Martin de Unx herrari eginiko kantua.
– Hantxe baitira nire sustraiak... 'Pienso especialmente en el vino de tus viñedos, que con horneado pan y bacalo seco fue alimento para tus arrieros y menestrales'.
– Beste kanta batez ekartzen diguzu bihotzera Tutera...
– Ay! Tudela, patria de Benjamín.
– Emazte zenuen (eta duzu zure zain): hiru seme-alabak. Eta biloba bi, Ioana eta Eneko...
– Ioanak badu bigarren izen bat, erregina handi hainbatena. Biei dedikatzen dizkiet bertso hauek: 'Ioana, eres una preciosidad, y por serlo, en casa y en homenaje a Leonor de Aquitania te dieron nombre de reina, Ioana Berengela. Y tú, mi pequeño Eneko, mi amor, futuro caballero andante (...)'.
– Beren 'apitxi' zarela diozu bertso horietan. Non esaten zaio 'apitxi' aitonari?
– Nafarroan. Eta amonari, 'amitxi'.
–Kontaguzu Marianek eta zuk horren gustuko zenuten 'Yume' ('Los sueños') filmaren Akira Kurosawa zuzendariarekin lotzen zaituen hitzen miraria...
– Mikel semeak deskubritu zuen 'Kurosawa'-k 'Ur beltza' esan nahi duela. Beraz, hemen nauzu, Juan Antonio Kurosawa.
Dokumentuaren akzioak