Dokumentuaren akzioak
Neskek Dantzari Dantza egingo dute 'Urrijenan' lehenengoz urriaren 12an
'Urrijena' Iurretako herrian duela 30 urtetatik ospatzen den egun osoko jaialdia da. Helburua, herriko dantzari guztiei plazara irten eta dantzan egiteko aukera eskaintzea. Bost urtetik behin egiten denez, aurtengoa zazpigarren aldia izango da eta nobedade garrantzitsu batekin dator: Dantzari Dantza egingo dute neskek lehenengoz.
Azkeneko bi urteetako San Migeletan hala egin dute. Izan ere, Iurreta euskal kultura tradizio handiko herria da eta horren isla izango dira larunbatean batuko diren 350 dantzariak. «Herriko plazan noizbait dantza egin dutenen eguna da 'Urrijena'», aipatu dute antolatzaileek.
Horrela ba, hainbat belaunaldi desberdineko dantzariak elkartuko dira Iurretan. Gaztetxoenek 15 urte izango dituzte, eta nagusienek 77. Denek parte hartuko dute eguna hasteko egingo duten kalejiran eta ondorengo dantza erakustaldian. «Era berean, kalejiran gerra ostean dantzan egiten zutenek ere parte hartuko dute, 85-90 urte bitartean dituztenak», gehitu dute antolatzaileen batzordeko kideek.
Eguna dantzari guztien argazkiarekin hasiko du
Argazkia
te. Ondoren, plazara abiatuko dira eta bertan, Dantzari Dantzaren zati bat eskainiko dute. Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Txikiak, Banangoa eta Txotxongiloa egingo dute lehenengo, eta ondoren, Gorularien arku-dantza eta zinta-dantza, hain zuzen.
Erakustaldiaren ondoren Estanpa abestuko dute eta amaitzeko, aurresku-atzezkoa dantzatuko dituzte. Behin saioa amaituta, 65 urte egin dituzten dantzariak omenduko dituzte, guztira 41 lagun.
'Urrijena'-ren jatorria aspalditik dator. Iurretako San Migeletan, arrazoi bategatik edo besteagatik plazara dantzan egitera irtetzeko aukerarik izaten ez zuten dantzariei aukera emateko sortu zen jaialdia. Betidanik jaien osteko urriko lehenengo igandean ospatu da, baina aurten larunbatera pasatzea erabaki dute, jaiari osotasun bat eman nahian.
Dokumentuaren akzioak