Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko taldeak aurtengo Berangoko Dantza Jaialdian
Herri bizkaitarreko dantza taldearen LX. urteurrenaren ospakizunak aurkezteko ekitaldian egon ziren Miren Dobaran, Bergarako alkatea, eta Iñaki Gonzalez Bilbao, Simon Otxadantegi dantza taldeko lehendakaria.
Aipatu bezala, sei herrialdetako beste horrenbeste taldek hartuko dute parte Lantzarte zelaian egingo den dantza jaialdian. Heinkenszand Folklorite (Herbehereak); Tanz-und Speeldeel Inha (Alemania); Flint (Flandria); St. Leonhard am Forst (Austria); Esbart Dansaire de L'Orfeo Reusenc (Katalunia); eta Berangoko Simon Otxandategi dira aurtengo jaialdian parte hartuko duten taldeak.
Hala ere, berangoztar dantza taldearen LX. urteurrena ospatzeko ekitaldiak abuztuaren 12an hasiko dira. Egun horretan egingo diete harrera taldeetako partaideei, eta dantzariak hartzeko prest agertu diren herriko familien artean banatuko dituzte. Guztira, 250 dantzari inguru espero dituzte Bizkaiko herrian. Gainera, egun horietan partaide diren taldeen herrietako alkate batzuk ere egongo dira, Berangoko Udalak gonbidatuta.
Ekitaldiak abuztuaren 17an bukatuko dira, talde guztiek Berangoko kaleetan zehar eskainiko dituzten emanaldiekin; ondoren, kalejira egingo da Lanzarte zelairaino; eta azkenean familiak agurtuko dituzte, dantza jaialdia amaituz. Simon Otxandategi dantza taldea 40ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Aurten 60 urte betetzen dituen arren, badaude diotenek 1765. urtean existitzen zela, garaiko kronikek baitzioten dantzari talde bat bazegoela Berangoko Santa Ana elizaren inaugurazioan.
Gaur egun, 20 gizonek, 20 emakumek, zazpi musikarik eta mantenimenduaz arduratzen diren bost pertsonek osatzen dute Berangoko dantza taldea. Euskal Herrian aritzeaz gain, Simon Otxadantegi dantza taldeak nazioartean elkartruke kulturalak izaten ditu, eta Austria, Herbehereak, Txekia, Belgika eta Alemanian ere aritu da.
Dokumentuaren akzioak