Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nagusiak Mozartekin

Dokumentuaren akzioak

Nagusiak Mozartekin

Bihar Irunen estreinatuko du Miarritzeko Baletak bere azken koreografia

Egilea
Jon Maya
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2005/10/21

Estreinaldi berezia da asteburu honetakoa. Konpainiak ikuskizun bat Miarritzetik kanpo aurkezten duen lehenengo aldia izango baita. Ballet Biarritz Hego Euskal Herrian ere erreferentzia izateko lan handia egiten ari da. Mugaz gaindiko proiektuaren bidez hainbat ikastaro, hitzaldi, emanaldi... antolatu dituzte, eta zenbaitetan ikuskizunen formatua egokitu ere bai.Kasu honetan, adibidez, Mozart Ballets ikusgarria Euskal Herriko eta Akitaniako antzokien tamainetara egokituta sortu dutela azaldu du Filgi Claveriek. Hala ere, Balletak gure mugetatik kanpo emanaldi ugari hitzartuta ditu dagoeneko. Estreinatu gabe eduki arren, ikuskizun berriaren 20 emanaldi inguru hitzartu dituzte mundu osoan. Biarritzeko Balletaren izen ona eta ospearen froga ezin hobea.Izenburuak agerian uzten du ikuskizunaren funtsa. Wolfgang Amadeus Mozart musikari handiaren heriotzaren 250. urtemuga dela-eta, Thierry Malandaine koreografoak haren musika aukeratu du bere sorkuntza berrirako.Ikusgarria bi zatitan banatzen da: Bkaradade dantzaldia baletak 1997an musikariaren pianorako kontzertu batzuekin antolatutako ikuskizuna hartzen du oinarritzat. Bertan, dantzaldi batean, bost bikoteren artean gertatzen diren maitasun gertakariak erakusten dira.



Hondar txiki batzuk

koreografia, berriz, Mozartek sortu zuen balet musika bakarraren inguruan dago sortua. Koreografia orijinala Jean-Georges Noverrek egin zuen eta 1778. urtean aurkeztu zuen Parisen, Maria Antonietaren aurrean. Hala ere, balet hori soilik sei alditan eman zen jende aurrean. Nolanahi ere, Malandainek egin duen irakurketa erabat ezberdina da: «Gure lana bukatzean Noverrek egindakoa hasten dela dirudi. Bertsio orijinalaren aipamenak daude, baina bertsio librea da gurea».Malandainek landutako koreografian bi elementu dira nabarmentzekoak. Batetik, umorea, eta bestetik, ikuskizunaren amaieran agertzen diren jantzi orijinalen erreplikak. Modu horretan islatu nahi du Malandainek bere lana amaitzean hasten dela jatorrizkoa.

Dokumentuaren akzioak