Dokumentuaren akzioak
Mutxikoak biziarazi zituen Beñat 'Galtxetaburu' omenduko dute Uharte Garazin
Dantza jauziak ezin dira Euskal Herriko bestatik bereizi eta ildo horretan, urriaren 30ean, igandearekin, Uharte Garazin Galtxetaburu Egunak Beñat ‘Galtxetaburu’ Irigoyen soinulari eta kantaria eta bere kultur ondarea ohoratuko ditu. 1934an sortu zen Kalifornian eta Gamarten zendu zen 1990. urtean.
Amerikatik Baxe Nafarroako herrira gazte zelarik jin ondotik, erreferente handia izan zen dantza-jauziak jotzeko eskusoinua erabili duten musikarien artean. Dantzaldietara mutxikoak edo dantza-jauziak ekarri eta horiek dantzatzeko berpiztean eragin zuen bere soinuaren laguntzaz 1980eko hamarkada inguruan.
«Egun horrek ez du deus folklorikorik», aitzinatu du Jacqueline Sardon Urrutyk. Galtxetabururen lehen irakaslearen alaba, aktiboki parte hartu du ospakizunen lanketan. «Egun honek Beñat omentzea du helburu, lurraldea markatu duen musikari bat. Berak sartu zituen mutxikoak plaza publikoan eta dantzaldietan 1975ean», zehaztu du.
Galtxetabururen seme Jean-Christophe Irigoyenen eskutik, dantza jauzien formakuntzak 11.00etan izanen dira. Ondotik, lau belaunaldiren bidezko Faustin Bentaberryren mutxikoen historia aipatuko du Sardone Urrutyk. «Kultura duen dantza bat da, aipatzen du. Etxe guztiak ez zeuden presente, nolabaiteko hierarkia zegoen. Mutxikoak herrietakoak ziren. Gero hori zazpi probintzietara ekarria izan da», jarraitu du antolatzaileak.
Hala, Bilboko Aiko dantza taldea arratsaldeko 16.00etan arituko da. «Hil aitzin, Beñatek CD bat grabatu zuen eta Aiko taldeak Jean-Christianekin batera berrargitaratu zuen». Euskal kultur erakundeak eta Uharte Garaziko Herriko Etxeak lagunduriko egitarauaren baitan, 12:.30ean aperitifa eskainia izanen da.
Igandean berriz ere euskal jauziak izanen dira. Jacqueline Sardon Urrutyk hunkiturik itxoiten du ospakizuna. «Gorputza finko, besoak dilindan, oinpuntetan, egiazko mutxikoak.... Ederra da ikustea! Egun honek gure kulturaren errealitatea irudikatzea nahi nuke».
Dokumentuaren akzioak