Dokumentuaren akzioak
Mutildantzara sartzeko arrazoia eman du herritar talde batek
Herriarena den ondarea pribatizatzea eta pribatizazio horri gaineara plaza publikoak eskaintzea ezin dela onartu diote
Gaur egun Baztango Mutildantzariak taldeko burua denarekin solastu omen zuten 2012an, oraindik taldea sortu gabe zegoenean, «eta ondorioz, beraiek erran ziguten bezala, emakumerik gabe dantzatzeko taldea sortu dute aurtengo martxoan». Halere, taldea sortu eta gero ere elkartu omen dira solastera eta gauza bakarra nahi omen zuten: «beraiek dantzatzen zuten momentuetan emakumerik ez sartzea. Nesken presentziarik ez izatea… Gure auto-diskriminazioa nahi zuten, bazterrean gelditzea, ikusle».
Horren aitzinean, Mutildantza ez dela gizonena bakarrik dio talde honek: «Mutil dantza herriarena da, denona, ikusle eta dantzariona, Zahar eta gazteena, gizon eta emaztekiena, gure kulturaren ondarea da. Eta hala denez gure ardura da babestea, mimatzea, zaintzea eta hori ezinezkoa da emakumeak, hainbatetan dantzen bizi iraupenaren eragile izan direnak, berriz diogu ezinezkoa da emakumeak baztertuta, emakumeak irainduta, emakumeen nahia mugatuta».
Taldeak dio ezin dela onartu herriarena den ondarea pribatizatzea eta pribatizazio horri gainera plaza publikoak eskaintzea. «Kolpatu eta iraindu, plazatik bortxaz atera gaituztenak ezin dira herriarena den ondarearen jabe eta zaindari bihurtu» diote idatzian.
Elbeteko mutildantzaren aferak soka luzea dakar eta herritar talde honen aitzinetik, Elbeteko herriak eta besta batzordeak komunikatua argitaratu zuen eta honi erantzun egin zion Plazara Dantzara Herri Ekimenak prentsa-ohar bidez.
Elbeteko mutildantzan sartzearen arrazoiak eman ditu herritar talde honek.
Dokumentuaren akzioak