Dokumentuaren akzioak
Musikak, dantzak eta ikuskizunek herritarrez bete dute Xemeingo plaza
San Migel egunagaz hasita, hiru eguneko jaiak ospatu dituzte markina-xemeindarrek Arretxinagan. Euria ez da aitzakia izan urteroko hitzorduari huts egiteko. Giro ona izan da nagusi
Txupinagaz hasi eta su eta argi ikuskizunagaz amaitu dira San Migel jaiak. Hiru egunetan era askoko ekitaldiekin gozatzeko aukera izan dute Arretxinagara joan direnek. Eguzki ederragaz hasi ziren jaiak, baina toldopean ere egon behar izan dira markina-xemeindarrak euritik babesteko. Eguraldia, hala ere, ez da izan aitzakia askorentzat, eta Xemeingo udaletxe zaharraren aurreko plaza bete dute egunero.
San Migel egunagaz hasi ziren ospakizunak barikuan. Jai eguna izan zen, gainera, markina-xemeindar askorentzat, eta Arretxinagako plazara joan ziren goiz, arratsalde eta gau. San Migel egunez ohi den modura, Xemeingo Ezpata Dantza eta ondorengo Aurreskua ikusten egon ziren eguerdian, eta gogoz txalotu zuten Zerutxuko dantzariek gauerdian eskainitako Mahai Gainekoa ere.
Arratsaldean, baseliza eta probalekua izan ziren bilgune. Iñaki Perurena harri jasotzaileak harrien inguruko azalpenak eman zituen baselizan, jasoaldiak ere tartekatuta. Zubibarriren idien eta Patxua Tabernako zaldiaren arteko norgehiagoka egon zen jarraian, probalekuan. Idiak atera ziren lehenbizi plazara, eta 1.500 kiloko harriagaz 36 untze, metro bat eta 60 zentimetro egin zituzten. Zaldiak, berriz, 67 untze 3/4, 3 metro eta 80 zentimetro egin zituen 900 kiloko harria batera eta bestera eramanez.
Idien marka hobetzeko, 54 untze, 2 metro eta 40 zentimetro bete behar zituen zaldiak, eta, beraz, marka hori hobetzea lortuta, bera izan zen garaile.
Umeak protagonista
Ume eta gazteak izan ziren bigarren eguneko protagonistak. Eurei begirako egitaraua prestatu zuen Arretxinagako Jai Batzordeak, eta, beraz, eurak izan ziren gehien gozatu zutenak ere.
Herri ta Bixiren ikuskizunagaz barre pila eginda, jolasean aritu ziren ondoren. Eskulanak, arkua eta geziak, hankapaloak, slackline eta beste jolas asko eduki zituzten probalekuan. Errekan ibiltzera ere animatu ziren batzuk paddle surfa eginez edo soka gainean erreka zeharkatuz.
Buruhandien aurrean ere aringa-aringa nahikoa egin zuten ume eta gazteek Arretxinaga eta inguruko auzoetan zehar.
Kirolak ere izan zuen tartea zapatuan. Euria egin zuela eta, beste urte batzuetan baino txirrindulari gutxiagok parte hartu zuten bizikleta martxa herrikoian eta BTT martxetan. Hamabost ume eta nagusik eman zuten buelta herrian zehar egindako martxan. 80 bat lagun animatu ziren, bestalde, 45 eta 26 kilometroko martxak egitera.
Urtero bezala, Beteranoen Hirukoa futbol txapelketa jokatu zuten Barroeta Futbol Zelaian, eta Ondarroako Aurrera taldeko beteranoak izan ziren txapeldunak. 0-5 irabazi zioten herriko Artibai Futbol Taldeari, eta 0-0 berdindu zuten Mutrikuko beteranoekin.
Txalo zaparradak
San Migel egunean modura, meza eman zuten domekan Arretxinagako baselizan. Santuaren beste irudi bat egon da egunotan Arretxinagako ermitan, Migel Deunaren jatorrizko irudia konpontzera eraman du-eta Markina-Xemeingo Udalak.
Meza ostean hasi zen Tortilla Txapelketa. 13:00ak arte eduki zuten herritarrek tortillak Arretxinagara eramateko aukera, eta denetara hamazazpi aurkeztu zituzten. Auzoan gelditu zen saria. Tortilla guztietatik Padarra baserriko Oihana Etxebarriarena begitandu zitzaion epaimahaiari onena. Hiru lagunek osatu dute epaimahaia aurten: Jone Ansotegik, Iker Barrutiak eta Carlos Arrazuak. Etxebarriaz gain, parte hartzaile guztiek izan zuten sukaldeko ohol bat opari.
Epaimahaiak tortillak probatu bitartean, bertsotan egin zuten eskualdeko hiru bertsolarik. Eguerdiko giroa atsegin bihurtu zuten Xabat Galletebeitia lekeitiarrak, Josune Aramendi markina-xemeindarrak eta Garazi Navarro amorotarrak. Txapelketaren ostean ere egin zuten kantuan.
Jai guztietan bezala, musikak ere bete zuen plaza domeka arratsaldean. Mikel Urdangarin eta bere taldekideen kontzertuak publikoaren txalo zaparrada eragin zuten. Aurten kaleratu duen Margolaria hirugarren diskoa aurkeztu zuen musikariak Arretxinagan, eta bere kanta ezagunetako batzuk ere oparitu zizkien plaza bete zuten jarraitzaileei.
Ane Gabarain eta Iñake Irastorza aktoreek ere publiko zabala erakarri zuten Arretxinagara. Jarrilekurik ez zen gelditu libre Bi izarren kalenturak antzezlana ikusteko, eta zutik jarraitu zituzten batzuk, Hortentsia aktoresaren eta Gertrudis antzerki zuzendariaren arteko komeriak.
Jaiak zapore onagaz amaitzeko, jaietan salgai egon den zozketako oparia zotz egin zuen Arretxinagako Jai Batzordeak. Euro baten truke bertoko produktuez betetako otzara eramango du 0088 zenbakia daukanak.