Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musikaire jaialdiak musika, antzerkia eta dantza eskainiko ditu Elorrion

Dokumentuaren akzioak

Musikaire jaialdiak musika, antzerkia eta dantza eskainiko ditu Elorrion

Musika alorrean folk, jazz, bossanova, fado; dantza berriz, Aracaladanza edota Kairoko Derbitxeak izango dira.

Egilea
K.S.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2008/06/19

Klima aldaketa txiki uzten duen fenomeno bitxia gertatzen da Elorrion urtero, uztaila hurbildu ahala. Munduko toki askotatik hasten dira artistak agertzen, baita etxekoak ere; herriko txoko ahaztuak paraje zoragarritan bilaka-tzen dira, argia eta ilargia eta hego haizea lagun; jauregietako lorategi ezkutu misteriotsuak ikusgai jartzen dira, duten edertasun betean; ermita eta elizetara fededunak bezala fedegabeak ere hurbiltzen dira… Hamar urte pasa dira Musikairek kultura kalera atera zuenetik.

Jaialdiaren antolatzailea Elorrioko Musikaire Elkartea da, eta laguntzaileak, Elorrioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK Fundazioa, Eroski Fundazioa eta Elorrioko hainbat enpresa pribatu. Jaialdiak 114.000 euroko aurrekontua du.

Estilo ugari Antolatzaileek jakinarazi dutenez, musikaren alorrean estilo ugari uztartuko dira, hala nola folk, jazz, bossanova, fado, munduko musika edota musika tradizionala.

"Musika, antzerkia eta dantza dira mazedonia kultural honen osagaiak. Estilo anitzak guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako", adierazi zuten atzo ekitaldiko antolatzaileek.

Halaber, ukitu modernoa dituzten proposamenak ere izango dira, elektroniko, rock edota musika beltza kasu. Artista eta talde ipagarrienak Omar Sosa, Ska Cubano, Juan Carlos Perez, Fado Em Si Bemol edota Euclydes Mattos dira.

Dantzari dagokionez, familiarentzako egokiak diren Aracaladanza edota Kairoko Derbitxeak ezagunak arituko dira.

Halaber, Euskal Herritik dantza alorreko apustu berritzailea izango da: Tanttaka eta Kukai konpainien Hnuy illa... ikuskizuna. Bertan. Joseba Sarrionandiaren lan poetikoa du ardatz Mireia Gabilondok zuzendu eta Jon Mayak koreografiatutako ikuskizuna.

Antzerkian alorrean, berriz Markeliñe konpainia bizkaitarraren, Terapia? obra berria da azpimarragarria, baita Teatrino dei Piedi konpainiaren kale antzerkia ere. Magiak ere bere lekua izango du jaialdian. Argia, soinua, dantza. Munduari begirada, baita etxekoari ere. Kulturaren molde berriak eta ohikoak.

Dokumentuaren akzioak