Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza, istorio batek uztartuta

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza, istorio batek uztartuta

Andoni Iparragirre eta Juan Luis Unzurrunzaga lasarteoriatarrak musika eta zuzendari nagusi dituen 'Talaia' ikuskizuna herriko kultur etxera iritsiko da bihar

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2009/07/09

Zuzendari nagusia, koreografia arduraduna eta dantza zuzendari Juan Luis Unzurrunzaga eta musika zuzendari Andoni Iparragirre lasarteoriatarrak dituen ikus-en-tzunezkoa ohiko euskal dantza emanaldietatik aldentzen da. Horren harira, "bihar Lasarte-Oriako kultur etxera hurbiltzen diren ikusleek istorio baten inguruan musika eta dantza uztartzen dituen emanaldia ikusteko parada izango dute", esan du Iparragirrek.

Bere esanetan, "ohiko euskal dantza taldeak desagertzeko arriskuan egon daitezkeela ikusita, gaurkotasuna eman nahi diegu ikuskizunei. Xede horrekin, istorio bat sortu dugu, dantza eta musika uztartzen dituena". Emai-tza, ordu eta erdiko emanaldi "jarraia, modernoa eta erakargarria" non ikusleak bereziki zaindutako koreografia, musika, jan-tziak, argiztapena eta taularatzea aurkituko dituen. Istorioa bera arrantzale herrixka batean koka-tzen da eta neskatxa eta arrantzale baten arteko amodiozko abentura kontatzen du. Baina ikuskizunak zertan datza jakin nahi duenak bertaratzea du onena, sorpresa handia hartuko baitute ikusleek ikusiko dutenarekin.

Etengabeko berrikuntza

Hirugarren sorkuntza

Gero Axular Dantza Taldearen hirugarren sorkuntza artistikoa da Talaia ikuskizuna. 2004. urtean, Axular Lizeoko guraso talde baten ekimenari esker hasi zen guztia. Zentzu horretan, "euskal kultura mantendu eta ezagutaraztearekin batera, aurrerapausoak eman behar zirela ohartu ginen, hots, emanaldiei gaurkotasuna ematea ezinbestekoa zela ikusleak erakarri eta taldeak bizirauteko", azaldu du Iparragirrek.

Hasiera hartan 24 haurrekin abiatu ziren eta dagoeneko 160 pertsonako lantaldea dute. Lehen ikusentzunezkoa Sasien artean izan zen eta gero, Lamien basoa iritsi zen. "Hasieratik oso argi genuen ez genuela ikuskizun berean egonkortu nahi eta bi urtetik behin erabat aldatzeko erronka hartu genuen. Talaia da sortu dugun hirugarrena eta 2011 urterako beste zerbait sor-tzea darabilkigu buruan". Bosgarren urteurrena ospatzeko ere zerbait berezia egiteko asmoa dutela aurreratu du muzika zuzendariak.

Bideak zabaldu

Ikuskizun erakargarriak

Biharko emanaldian zortzi eta hamalau urte bitarteko dantzariak eta ibilbide luzeko musikariak elkartuko dira oholtza gainean. Tartean izango da Andoniren bost urteko alaba, Garazi. "Sasi artean , Lamien Basoa eta Talai ikuskizunetan, hiruretan, bada errepika-tzen den pertsonaia bat. Argitxo da eta nire alabak egingo du".

Euskal dantzak eta musika oinarri baditu ere, ohiko dantza tradizionaletatik haratago doan ikuskizuna da Talaia . Izan ere, "musika irlandarra eta arin-arina edo Gaztelugatxe abestiari koreografia jarri dizkiogu", aipatzen ditu adibide gisa Iparragirrek. "Ikusleak ez du ikusiko ohiko euskal dantza talde baten emanaldia soilik" eta horregatik, "beste ikuspuntu batekin" joatea aholka-tzen du. Bere ustez, "euskal dan-tza taldeak eguneratu egin behar dira. Ikuskizunak mimatu eta ikusleei zerbait berria eta erakargarria eskaini behar zaie. Horrek, bideak zabaltzen ditu dantza taldeak desagertu ez daitezen".

Orain arteko bizipena "oso positiboa eta aberasgarria" izaten ari dela eta etorkizunari begira lanean jarraitzeko are gehiago motibatzen dituela aitortzen du. Ildo horretatik, "dantza talde helduetan ibilitako jendea gaude proiektu honetan sartuta eta espero genezakeen guztia erabat gainditu du".

Epe laburrera, datorren astean Alemaniara joango dira hamabi egunetako bidaia batean beren ikuskizuna zabaltzera eta abuzturako ziurtatua dute beren presen-tzia Donostiako Aste Nagusian, Zestoan, Deban eta Legazpin. Beste zenbait gonbidapenei uko egin behar izan diete, ordea: "Denbora faltagatik Serbia eta Kroaziara joaterik ez dugu izango bertako gonbita jaso dugun arren". Lehen ere izanak dira Frantzia, Belgika, Holanda, Portugal eta Italian eta Euskal Herrian, baino atzerrian arrakasta handiagoa izaten dutela euskal dantzek esan du Andonik.

Bihar Lasarte-Oriako kultur etxean ikusi ahal izango den emanaldiaren irudia.

Dokumentuaren akzioak