Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko dantzari gazteak bilduko ditu Gauargi jaialdiak Ezpeletan

Dokumentuaren akzioak

Munduko dantzari gazteak bilduko ditu Gauargi jaialdiak Ezpeletan

Bielorrusia, Grezia eta beste hainbat herritako dantza tradizionalak izanen dira, 15etik 18ra arte

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2004/07/13

Dantzari guztiek 9 eta 15 urte arte artean dituzte. Hortan datza justuki hitzorduaren berezitasuna. Polita izan daiteke. Kalitatea ere beti hor da. Gauargik gomitatzen dituen taldeen dantza maila urte guztiz izugarri ona da. Zorroztasuna kasik mekanikoa. Batzuetan goregia izan daiteke. Ez du ematen haurrak direnik. Dena dela, hasi denetik beti izan du arrakasta Gauargik. Hastapenean Kanbon iragaiten zen jaialdia, baina arazo batzuk izan eta azkenean Ezpeletak eskaini die lekua. Kolore-kolore, munduan zeharreko herri ugaritako soinu eta erritmoak eskaintzen ibili da hastapenetik, Saint Maixent l'Ecole herriarekin eraman partaidetzari esker. Alabaina, Poitiers ondoan dagoen herri honetan ere antolatzen dute munduko dantza jaialdia 10etik 16ra. Hortik heldu dira taldeak. Ezpeletakoarekin taldeek beren egonaldia luzatzeko aukera badute. Antolatzaileen helburu nagusia munduan zeharreko gaztetxoen eta Euskal Herrikoen arteko trukaketa sortzea da. Horretarako lekuko familietan lo egiten dute dantzariek.Bi hitzordu nagusik osatuko dituzte jaialdiko egunak. Goizetan Kanbo eta Ezpeletako karriketan gaindi desfilatuko dute dantzariek ordu batez. Larunbatean bestalde, lehen aldikotz, 10:00etatik 12:30ak arte hainbat dantzarirekin mintzatzeko posibilitatea eskainia izanen zaio nahi duenari, Ezpeletako merkatu estaliaren ondoan betiere. Ikusgarriak berak arratsetan iraganen dira. Sei taldeak bertan ikusteko Ezpeletara hurbildu beharko da. Han, ostegunean 20:30ean ariko dira Lesakako Tantiru Mairu eta Gauargi baleta Ezpela taldeak emanik. Larunbatean ere seiak izanen dira eta baita astelehenean. Beti tenore eta leku berean izango dira emanaldiak. Bestalde, ostiralean, 16:00etan, Kanboko AIEC gelan, eta 18an, igandearekin, Uztaritzen herriko besten karietara 17:30ean izanen dira. Egun berean, Hazparnen izanen dira 21:00etan, eta biharamunean Donibane Garazin ikusten ahalko dira dantzariak tokiko taldeekin nahasiak.

Dokumentuaren akzioak