Dokumentuaren akzioak
Mundu osoko dantzak
Gauargi jaialdian bilduko direnek hainbat herrialdetako haurren dantza saioak ikusiko dituzte Ezpeletan. Bihartik asteartera arte izango da
Bielorrusiako taldeak Javaronatchki izena du. Dantza folklorikoak egiten dituzte, eta ibilbide oparoa dute: 30 urtean baino gehiagoan eman dituzte dantza ikuskizunak.
Les Aventuriers du Trad da Frantziako taldea. Haur taldeak bere herriko dantzak egiten ditu, Poitoukoak eta Vendeekoak. Munduko hainbat lekutako kulturak eta dantzak ezagutzea da taldearen parte diren haurren helburua.
Iruñeko Dugunako txikien taldeak ere parte hartuko du Gauargin. Hainbat euskal dantza egingo dituzte jaialdian: Miarritzeko arku dantza, Arizkungo sagar dantza eta arri-arri mandoko zinta dantza, esaterako.
Poloniatik Ezpeletara
Ranranga dantza akademiakoak Sri Lankakoak dira. Taldeak dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten ditu ikuskizunetan. Munduko hainbat txokotan eman dituzte dantza saioak. Poloniarrak dira Mali Gorzowiacy taldekoak. Euren herrialdeko dantza tradizionalak egiten dituzte emanaldietan. Horretaz gain, Poloniako Gorsow Wielkopolski eskualdeko abestiak, dantzak, jantziak eta ohiturak erakutsiko dituzte, besteak beste.
Jaialdiko ikuskizun indartsuenak Ezpeletan izango diren arren, inguruko herrietan ere hainbat emanaldi egingo dituzte festaren harira.
Gauargi jaialdia
Bihartik hilaren 24 arte,
Ezpeletan (Lapurdi).
Dokumentuaren akzioak