Dokumentuaren akzioak
Mozorroek eta antzinako dantzek hartuko dute lekukoa eskualdeko herrietan asteartera bitartean
Eskoriatzan haurrak izango dira gaur protagonista nagusi urdelardero egunean
Bihar, Aratusteetako ospakizunek Elgetan jarraituko dute. Maala guraso elkarteak antolatuta, jolasak izango dira 16.00etatik 17.00etara bitartean eta 18.00etan hasita, disko festa egingo dute Espaloia Kafe Antzokian. Antzuolaren kasuan, haurrak izango dira biharko egitarauako protagonista nagusi. Era honetan, 16.30ean mozorroturik irtengo dira eskolatik kalejira batean eta ordu erdi geroago, Poxpolo eta Mokolo pailazoen emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dute. Bergaran, bere aldetik, udal musika bandak eta orkestra sinfonikoak kontzertua emango dute pilotalekuan, 22.30ean. Azken herri honetan, larunbatean Pirritx eta Porrotx pailazoek Mari Motots ikuskizuna eskainiko dute pilotalekuan, 16.30 eta 18.30ean.
Arrasaten, larunbatean pregoiak zabalduko ditu Aratusteetako jaiak 12.00etan, eta honi jarraituz, umeei zuzendutako tailerrak jarriko dituzte martxan Seber Altuben. 15.00etan bazkariaren ordua iritsiko da pilotalekuan. Igandean, Aretxabaletan Inauterietako egun handia ospatuko dute. Era honetan, 12.00etan koadrilen desfilea hasiko da eta, ordu erdi beranduago, aurtengo Santa Ageda neska-mutilek Txino dantza taularatuko dute. 14.30ean herri bazkaria izango da kirol etxean.
Antzuolan, muxikoak eta sorgin-dantza plazaratuko dituzte igandean eta Oñatin, egun berean, goizeko hi-tzordua musika bandaren eskutik etorriko da, Santa Anan, 12.30ean. 18.00etan, Oñatz dantza taldeak kalez kale Luzaideko Ihauteria erakutsiko du. Bukatzeko, asteartean hainbat ekitaldi izango dira Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Oñatin: sardina eta txinoaren hileta, kukumarroak, antzerkiak eta karaokea, besteak beste.Dokumentuaren akzioak