Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Montrealgo balet taldearen azken obrak ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Montrealgo balet taldearen azken obrak ikusgai

iruñea. Gaur eta bihar, 20:00etan, Baluarte aretoan.

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/02/14

Les Noces obra Stijn Celis belgikarrak sortu zuen duela urte batzuk. Lan horretan entzuten den musika, berriz, Igor Stravinski konpositorearena da. 2001ean, Celisek oso kritika onak jaso zituen. «Koreografo gazteena eta onenetakoa» zela aitortu zuten Nazioarteko Baleteko urtekarian. Taldeak eskainiko duen bigarren obra Minus One izango da. Brad Benedicten musikarekin eta Ohad Naharin koreografoaren dantzarekin osatzen dute taldekoek bigarren lana. Aurreko astean, Oviedon (Espainia) eskaini zuten Campoamor antzokian obra horren emanaldia. Ondorengo egunetan jaso dituen kritikak onak izan dira. Oraingoz, jendeak harrera bikaina egin dio balet taldeari.1957. urtean sortu zen Les Grands Ballets Canadiens taldea. Urte horietan guztietan antzinako obrak eta berriagoak diren lanak interpretatzeko helburua aurrera eraman dute. Egun, Gradimir Pankov mazedoniarra da zuzendaria. Pankovek ibilbide bikaina du baletaren munduan. 2000. urtean taldearen ardura hartu baino lehen, Alemanian eta Jugoslavian hainbat balet taldetan ibili zen. Pankovek eragin handia izan du taldeak interpretatzen dituen obrak aukeratzeko orduan. Egungo sortzaileen obrak gustuko ditu eta taldeak duen errepertorioan ikus daiteke. The Queen of Spades, Noces, The Lost Shoe, Toot eta The Best and The Beauty bezalako lanak taularatu dituzte azken urteetan.



Les Grands Ballets Canadiens taldearen aldaketak azken urteetan



Montrealgo balet taldeak XIX. mendeko klasikoen lanak interpretatu izan ditu. Esaterako, Coppelia, Giselle eta El lago de los Cisnes lanak taularatu zituzten taldearen hastapenetan.



70eko hamarkadan, aldiz, taldearen errepertorioa aldatzen joan zen eta XX. mendeko obrak kontuan hartzen hasi ziren. Taldera iritsi ziren koreografo berriek aldaketa handiak ekarri zituzten. Horien artean, Brian Macdonald edo James Kudelka zeuden. 90eko hamarkadan, berriz, egungo koreografoek parte hartu zuten taldean: Edouard Lock, Mark Morris, Nacho Duato eta Ohad Naharinek, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak