Dokumentuaren akzioak
Moaré taldeak dantzaren bidez emango du bihar Ixiar Rozasen antzezlan bat
Hau da sinopsia, dantza taldearen hitzetan: «Gau bakar bat azken gauaren berehalako etorreraz mintzatzen da, eta albisteak sortzen dituen erantzun banakako eta kolektiboez. Azken gauaren urgen-tziaren aurrean, lau lagunek beren buruetatik eta gorpu-tzetatik desertatzen dute. Argia, iluntasuna, itzalak eta harresiak, kanpokoak eta barrukoak, azaleratzen dira. Eta, batez ere, heriotzaren aurretik eta ondoren senti-tzen dugun hutsa».
Idoia Zabaletaren zuzendaritzapean lau lagunok egingo dute dantza: Saioa Ibañez, Gabriel Ocina, Miren Gaztañaga eta Amaia Pascualek. Musika Kepa Elgoibarrek konposatua da.
Dantza garaikidearen tankerakoa da Gau bakar bat, eta esperimentala: «Pieza honek esperimentazioa eta konplexutasuna bilatu ditu, ordena eta kaosaren artean kokatzen den sorkuntza, gaurko munduaz hitz egiteko modu bakarra».
Ixiar Rozasen antzezlan hau euskaraz eta gaztelaniaz emango du argitara liburu gisa aste honetan Hiru argitaletxeak.
Dokumentuaren akzioak