Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mikel Laboaren esperimentazioa esperimentazio iturri

Dokumentuaren akzioak

Mikel Laboaren esperimentazioa esperimentazio iturri

Gernika Lemoizen

Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40 minutuz, Laboaren doinuak eta berorietan oinarrituriko dantzak taularatuko dituzte, Franz Kafkaren Legearen aurrean testua (Itxaro Bordaren ahotsean) haritzat hartuta. 24ean Donostian eta 26an Astran.
Egilea
Garbine Ubeda Goikoetxea
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2014/04/20
Lotura
Argia

Billarrean jokalari trebeak egiten dakien bezala, efektuz eta karanbolaz batu ditu itxura batean urrun, kasik aleatorio, lirudiketenak: Gernika, Lemoiz, Italia, flamenkoa, Mikel Laboa. Nork? Lau kantari (Pamiela, 2011) liburuaren egile Juan Gorostidik, ekimenaren produktore den neurrian, baina baita alboan izan dituen bi emakumeek ere. Bata, Manuela Carretta (Schio, 1965) duela zortzi bat urte Laboaren obraz maitemindu zen koreografo eta dantzari italiarra, 2011n Haika Mutil edo Orreaga flamenkoz jantzi zituena. Bestea, Irati Gorostidi (Eguesibar, 1988) , bideo-kamera tresnatzat hartu duen sortzailea, egun Amsterdamen bizi dena.

Emaitza, estreinaldiari aurrea hartuta ikusi dudanagatik, ez da batuketa hutsa, ez da aipaturiko elementuen metaketaz iradoki nahi duen sormen lana, ez da modara lotu den beste bideo bat, ez da flamenkoa han eta Mikel Laboa hemen, edo Lemoiz azal eta Gernika mami. Fin harilkatuta datoz testuinguruari lotutako sentsazioak eta doinuari atxikitakoak, gerrako bonbardaketa, indar nuklearra, oldartzea, suntsiketa, erresistentzia, mamuak, egiaren argi-itzalak, ihesa, aurrera egin beharra. Lipar bakar eta berean, ordukoa eta oraingoa. Geurea eta unibertsala. Lehenagotik ere esana baitu Gorostidik, “artista maitatuak kanonizatzeko joera dugu, mitifikatzekoa, eta gorazarreetan laudoriozko gauza goxoak besterik ez egitekoa; eta, hala, tamalez, irakurketa kritikoa zailtzen da. Baina, diot nik, ikono bilakatu behar ditugu ezinbestean eta beti? Mikel Laboaren kasura etorrita, oso gurea dugu haren lana, baina era berean unibertsala da, eta edozein artistak hartu dezake, eta landu ostean zerbait itzuli guri, esperimentazioaren bidetik, hark egin zuen bezala”.

Bideo lanaren sekuentzia gehienak Lemoizko zentral nuklearraren baitan grabatu zituzten.
Bideo lanaren sekuentzia gehienak Lemoizko zentral nuklearraren baitan grabatu zituzten.

Dokumentuaren akzioak