Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Miarritzeko Baletak ‘Ballet Mécanique’ aurkeztuko du Gare du Midin

Dokumentuaren akzioak

Miarritzeko Baletak ‘Ballet Mécanique’ aurkeztuko du Gare du Midin

Lau lan, laurak arrunt ezberdinak

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2001/11/02

Thierry Malandainek zuzentzen duen dantza taldearen lau zati ospetsu ikusten ahalko dira. Haien artean hiru daude behin ere erakutsi ez dituztenak. Egitarau berezia, beraz, taldearen gaitasunen berri ukaiteko aukera ematen duena. Alabaina, dantzak garai ezberdinetan sortuak dira. Horri esker, publiko berri bat dantzara ekartzea nahiko luke dantza lagunarteak.



Gnossiennes



deitu dute lehen zatia. Erik Satieren musikak laguntzen duen estilo ariketa bat da. Miraila baten gisa, aireratzen diren dantzariek Satiren musika oroitarazten dute.



Danses qu’on croise koreografian Brahmsen Hungariako dantzak eskainiko dituzte. Normalki saloi batean dantzatzen direnak, oraingoan, elkarretaratze klub batean emanen dituzte. Ironia irrigarri bat erabiltzen dutela, bikoteak beren bakardadea hausten saiatuko dira.



Sonatine piezan, taula gaina emazteentzat geldituko da, gizon bat sartu eta bertako oreka hautsi arte. Lau emazte elkarren aurka ariko dira, eta beren burua eta gizonarena puskatuko dituzte. Karl Stokhausen eta Karol Szymanovskiren musikarekin, dantza, antzerkia eta mimika nahasiak dira.



Ballet Mécanique azken dantzak George Antheilen musika zatiaren izen bera du. Gizakiaren ereserkia da. Biziaren alde egiten duen borrokaren sinbolo, mekanika eta oro har heriotzaren aurka. Boxeoko ring batean daude dantzariak. Ring-a gizakiaren barneko bizitza adierazten ahal den gune gisa hartua da. Musikak tresna frankoren soinua berriz hartzen duela, tentsioa sentitzen da.

Dokumentuaren akzioak