Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Merinaldeko Ezpatadantzari Egunaren 50. urteurrena Iurretan ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

Merinaldeko Ezpatadantzari Egunaren 50. urteurrena Iurretan ospatuko da

1967an Iurretan ospatu zen lehenengoz, irailaren 24an ere, Ezpatadantzarien Eguna

Aurten, Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, Ezpatadantzari eguna antolatu dute irailaren 24rako, Iurretan.
Komunikabidea
Dotb.eus
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2017/09/22
Lotura
Dotb.eus

1967an Iurretan ospatu zen lehenengoz, irailaren 24an ere, Ezpatadantzarien Eguna. Ordutik, “Dantzari dantza” izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera ematea izan da helburua.

“Dantzari dantza” edo gaur egun “Bizkaiko Ezpatadantza” izenarekin ezagututako dantzak Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziren XX. mende hasieran.

Jatorrian lurralde zabalago baten dantzatutako dantzak izan omen ziren, baina XIX. mendearen bukaeran Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garaiko elizateetan bakarrik dantzatzen ziren. XX. Mendearen hasieran, berriz, berpizkunde handi baten ondoren, Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zen, gaur egun ezagutzen dugun ikur bihurtu arte.

Dantzari dantza bederatzi dantzak osatzen dute: agintariena (lehengoa eta ikusgarriena, Durangaldeko zenbait elizatek mantendu izan duten banderak dantzarien gainean eraikitzen direlako). Jarraian zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-dantza eta txotxongiloa dantzatzen dira.
Bukatzeko soka dantza edo erregelak plazaratzen dira: aurreskua eta atzeskua.

Egitaraua:

12,30ean: Dantzarien kalejira, Aita San Migel plazatik Iurretara eta buelta.
13,00etan: Dantzari dantza eta Soka dantza edo erregelak Aita San Migel plazan.
15:00etan: Herri bazkaria Askondo aterpean. Ondoren erromeria eta kalejira Iurretan zehar

Partaideak:

Durangaldeko 11 dantza talde: Iurretatik lau talde, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.

Edizio honetan laguntzaile berezia eskaini dute Mikel Deuna dantza taldea, Iurretako Udala eta Kofradiak, Smurfit Kappa, Zarate-Elexpe eta herriko taberna-jatetxeek.

Iurretan ospatu zen lehenengoz Ezpatadantzari Eguna. Argazkia: Gerediaga Elkartea artxiboa

Dokumentuaren akzioak