Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mende laurdena udalerria inauteriz janzten

Dokumentuaren akzioak

Mende laurdena udalerria inauteriz janzten

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lasarte-Oria
Mota
Albistea
Data
2007/02/04

Egun herrian erreferente den dantza hori Oria auzoan izan zuen sorrera. Jai eta omenaldi ezberdinetan dantzatzen bazen ere, 1982ko otsaileko Inauterietara arte ez zen Sorgin Dantza mozorro festan murgildu eta Ibargiren eskutik izan zen.

Gauzak horrela, sorginez eta intxixuz mozorrotutako 16 gizonezkoen taldearen ohitura izan zuten oinarrian lehen urteetan Euskal Inauteriek. Konpartsako arduradunek festaren izaera irekia aldarrikatu nahi zuten, ordea, eta parte hartu nahi zuen edonori egin zioten gonbitea. 1982an Ibargi dan-tza taldeko kideak batu zitzaizkion Sorgin dantz a, dantzatzen zuen taldeari. 1983an eskolaz kanpoko ekintza gisa euskal dantzak ikasten zituzten haurrak... Eta, urtetik urtera, igotzen joan zen partaide kopurua. Karroza 1984an atera zuten lehenengoz, euskal kulturan eta mitologian dauden hainbat elementurekin osatuta.

Euskal dantzak ikasten zituzten haur eta helduak ziren Inauterietako igandeetan Sorgin Dantzarekin batera desfilean irteten zirenak eta 1990ean hauen esku geratu zen Euskal Inauterien jarraipenaren ardura, ez baitzen mutil talderik bildu Oriako dantza egiteko. 1995ean atzetik zetozen gazteek berriro heldu zioten Sorgin Dan-tzaren ohiturari. Urtebeteko kontua besterik ez zen izan, ordea, 1996an guztiz galdu baitzen.

Oinarria eta ardatza Sorgin dan-tza izan bazen ere, Euskal Inauteriek mende laurdeneko bidea egin dute dagoeneko udalerrian eta erreferente bihurtu dira Inauteriro.

urteurreneko programa

'Sorgin dantza'ren eguna

Urteurrena ospatzeko programa berezia prestatu dute datozen egunetarako. Ostegunean aurkeztuko dituzte kultur etxean Euskal Inauterien ibilbidea laburbiltzen duten aldizkaria eta bideoa. Hurrengo egunean Lasarte-Oriako postontzi guztietan banatuko den argitalpena Maider Segurola eta Goizane Lopez udalerriko bizilagunek egin dute eta bideoa, berriz, Edu Galardi eta Isa Fernandez de Agirre lasarteoriatarrek.

Egun berezia izango da larunbata, Oriako Sorgin dantza ren eguna egingo baitute. Amalur musika eskolako trikitilariek diana joko dute 11.00etan eta Sorgin Dantzako kideak herrian zehar ibiliko dira. Bazkari herrikoia izango da Oriako frontoian eta trikitilarien erromeriak jarriko du giroa.

Igandean Euskal Inauterien 25 urteetako argazkien eta jantzien erakusketa egongo da Okendo plazan 11.00etatik 13.30era. Horiek kultur etxean ikusi ahalko dira otsailaren 12tik 16ra 18.00etaTik 20.00etara.

Hitzaldi bat ere prestatu dute. Hilaren 15ean izango da. Juan Antonio Urbeltz euskal inauterien inguruan mintzatuko da 19.30ean Lasarte-Oriako kultur etxean. Eta urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko Inauterietako igandea aukeratu dute. Konpartsa 12.00etan irtengo da Oztaran auzotik herriko kaleak zeharka-tzeko. Bazkariaren ostean erretiratuen elkartetik abiatuko dira berriro ere 18.30ean eta festaren amaiera Okendo plazan izango da.

Dokumentuaren akzioak