Dokumentuaren akzioak
Mende erdia fandangoan
"Lehen Lezoko Dantza Taldea genuen izena, baina herritik kanpo lehiaketa eta erakustaldi gehiago hasi ginen egiten eta beste izen bat eta logo bat behar genituela konturatu ginen", azaldu du. Horrela, orain dela hogei bat urte jaio zen Murixka eta talde berri horrek bere gain hartu zuen euskal dantzak Lezon suspertzearen eginkizuna.
"Lehen, herriko dantza taldeak haurrei fandango eta arin-arinak erakusten zizkien eta ondoren lehiaketetara joaten ziren. Orain dela hamabost urtetik hona, lan hori egiteaz gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak ere erakusten ditugu eta irteera gehiago egiten ditugu", esan du Salamancak. Baina, taldeko lehendakariak, Leire Saldiasek, adierazi duenez, Murixkaren helburu nagusiena helduen talde indartsu bat osatzea izan zen.
Urtero zazpi edo zortzi ekitaldi finko dituzte. Zita hauei gonbidatuta joaten diren emanaldiak gehitu behar zaizkie eta, azkenik, atzerrira egiten dituzten bidaiak. "Hasieran Portugal eta Bretainiara joaten ginen gertu daudelako, baina azkeneko urteetan, Mexiko, Kolonbia eta Estonian izan gara", aipatu zuen koordinatzaileak.
Aurten Murixka dantza taldean gizonezko asko hasi dira. "Hamahiru mutil gara eta hamabost bat neska. Beti neska gehiago egon dira, baina hainbeste mutil dantzan biltzea ez da ohikoa", azaldu dute.
Hala eta guztiz ere, euskal dan-tzetan gero eta jende gutxiago aritzen dela adierazi dute. "Beherakada nabaria izan da. Baina ez da Lezon gertatu den baldintza bat soilik, txapelketetan aurkitzen garen talde guztiek gauza bera diote", esan du Saldiasek. Baina hirietako taldeetan jaitsiera oraindik larriagoa izan dela diote.
azaroa
Ekitaldi berezia
Nahiz eta Salamanca eta Saldiasek koordinatzaile lanak egin, helduen taldeko kide bakoitza urteurrena antolatzeko gauza batetaz ardura-tzen da. Hilean behin edo bitan denak elkartzen dira prestaketak nola doazen ikusteko.
Datorren astean, urteurrenaren ospakizunen ikur izateko egin zuten kartel lehiaketaren irabazlearen izena emango dute jakitera.
Martxoan, 50 urte hauetan euskal dantza taldeak erabili dituen jan-tzi, irabazi dituen txapela eta dituen argazkien erakusketa egingo dute.
Ekitaldi jendetsuena azarorako utziko dute. "Urte guzti hauetan dantzan ibili direnak bildu nahi ditugu. Gainera, Lezoko musika eskolako bandaren laguntza ere izango dugu eta bazkari herrikoi bat egingo dugu", adierazi du Saldias lehendakariak.
Baina, ekimen bereziena, presta-tzen ari diren liburua eta DVDa izango dira. "Bai idazleak baita ikus-entzunezkoa egiten ari direnek esan digute material asko eta oso ona dugula lan interesgarri bat osatzeko", esan du Salamancak.
Antolaketen artean, Murixka dantza taldeak entsegu toki handiago bat eskatzen jarraitzen du.
Dokumentuaren akzioak