Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Max sari-banaketan bermatuta egongo dira euskara, emakumeen parte-hartzea eta Iruñerria»

Dokumentuaren akzioak

«Max sari-banaketan bermatuta egongo dira euskara, emakumeen parte-hartzea eta Iruñerria»

Arte Eszenikoen 28. edizioko Max sariak emateko ekitaldia ekainaren 16an izango da Iruñean, Gaiarre antzokian; herrialdean egingo den lehen aldia izango da. Pozik hitz egin duk NAIZ irratian: «Momentu oso eferbestentea bizitzen ari da Iruñea kulturalki».
Egilea
Maite Bidarte
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2025/01/23
Lotura
Naiz

[AUDIOA]

Audio_placeholder

«Max sari-banaketan bermatuta egongo dira euskara, emakumeen parte-hartzea eta Iruñerria»

Iruñeko Udalean egin zuten MAX sari-banaketaren iragarpena.
Iruñeko Udalean egin zuten MAX sari-banaketaren iragarpena. (Europa Press )

Datorren ekainaren 16an  MAX sariak banatuko dira Iruñean, Gaiarre antzokian. Antzerkia, dantza eta eszena-produkzioen bikaintasuna aitortzen duten sari entzutetsuak dira MAX sariak. Egileen eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE) antolatzen ditu, eta lehen aldiz ospatuko da sari-banaketa gala Nafarroako hiriburuan. Maider Beloki Iruñeko kultur zinegotzia eta Garbiñe Intxausti antzerkilaria elkartu ditugu sari hauen garrantziaz hitz egiteko.

MAX sariek hiriburuari ikusgarritasuna emango diotela dio Maider Belokik: «Proiekzioa itzela izango da» dio, eta gehitu: «Nafarroako eta Iruñeko konpainia, ekoiztetxe eta aktoreentzat ere aukera polita da sari-banaketa galan parte hartzeko».

Arte eszenikoen sariak Iruñean banatzea ez da kasualitatea: «Azpiegitura aldetik eta programazio aldetik momentu oso eferbeszentea bizitzen ari da Iruñea, eta dena batzen denean aukerak sortzen dira gauza handiagoak egiteko, proiekzio handiagoarekin», nabarmendu du Belokik.

«Nahiko erreza izan da sari banaketa Iruñera ekartzea. SGAEK ere bazuen gogoa, eta hor dago Gaiarre antzokia ere. Xarma handia du Gaiarrek Estatu mailan ere», azaldu du Belokik. «Euskara, emakumeen presentzia, aniztasuna eta Iruñerria» galan bermatuak egongo direla dio Maider Beloki zinegotziak galari buruz galdetuta. SGAE eta Iruñeko udaletxeak adostasunez hautatu dute galako zuzendari sortzailea, baina oraindik ezin dute izena publiko egin, baina «Ezaguna egingo zaizue», aurreratu du Belokik NAIZ irratian.

MAX sariak Nafarroan banatzea albiste pozgarria iruditu zaio ere Gabiñe Insausti Kulunka Teatroko kidear, iaz bi MAX sari jaso zituzten 'Forever' ikuskizunarekin: «Nafarroan talentu asko dago eta seguru nago gala oso polita izango dela».

Lau edizio ezberdinetan izan da MAX sarietako hautagai Kulunka Teatro konpainia, eta guztira lau sari ere eskuratu dituzte. «Zaila da baloratzen, ezinbestean poz handia sortzen du zure lana baloratzea eta aintzat hartzea.

Iaz autoretzaren saria jaso genuen hitzik gabeko ikuskizun batengatik, eta beti pentsatzen duzu ikusgarritasun horrek lagunduko dizula programatzaileen artean zure lana ezagutarazten», kontatu du Garbiñe Insaustik.

Maskara-antzerkia egiten du Kulunka Teatrok. «Hizkuntza unibertsala da eta gai unibertsalak jorratzeko aukera ematen du. Oso urrutira iritsi gaitezke hitzik gabe», azaldu du Intxaustik.

Dokumentuaren akzioak