Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Matxalen Bilbao: “Bideodantzaren bidez, komunikatzeko modu bat aurkitu nuen”

Dokumentuaren akzioak

Matxalen Bilbao: “Bideodantzaren bidez, komunikatzeko modu bat aurkitu nuen”

Egilea
Zihara Jainaga Larrinaga
Komunikabidea
Bizkaiko Hitza
Mota
Elkarrizketa
Data
2021/06/18
Lotura
Bizkaiko Hitza

Matxalen Bilbao: “Bideodantzaren bidez, komunikatzeko modu bat aurkitu nuen”

Konfinamendu betean, Matxalen Bilbao dantzariak (Bermeo, 1961) 26 egun zeramatzan etxetik atera gabe, eta, gizartea pairatzen ari zen garai gogor hartan, edertasuna bilatu beharra sentitzen zuen. Eguzki izugarria sartzen zitzaion etxeko leihotik, eta jolasten hasi zen. Hala sortu zuen Leihotik triptikoa, leku berean baina hiru une desberdinetan egindako hiru bideoz osatua. Bilboko Lekuz Leku jaialdian ikusi ahal izango da.

Dantzak zer eman zizun COVID-19aren itxialdiaren garai hartan?

Garai latz hartan, bizirik jarraitu nahi nuen, eta, dantzaren bidez, oso ezaguna zitzaidan leku batean, ezagutzen ez nuen egoera bati heltzen nion. Dantza zen nire babeslekua egoera hartan; salbazio bat izan zen.

Grabatzea erabaki zenuen.

Bideodantzaren bidez, komunikatzeko modu bat aurkitu nuen nik. Ez da gauza bera publiko bat aurrean izatea. Kasu honetan, adibidez, ezabatzen nituen plano asko zeuden, eta proposamen editatua zen. Etxean esparru pribatu batean nago, oso leku txikian, eta, horretaz gain, egiten dudan planoa ondo egiten dut. Sormen prozesua oso dibertigarria izan zen.

Lekuz Leku jaialdian ikusteko aukera izango da. Emaitzarekin pozik zaude?

Orduan grabatu nuena ikustean, denok bizitzen ari ginenaren metaforaz jabetu nintzen. Etxea urrezko kaiola bihurtu zen neure kasuan. Leiho horretatik, denaz hitz egiten nuen: denboraren joanaz, egunez, irteteko gogoaz, ihes egin ahal izan baina ezin izateaz. Leihoak askatasuna irudikatzen du: airea sartzen den eta bizitza joaten den hutsunea da.

Dokumentuaren akzioak