Maskaradei buruzko ikuskizuna gaur
Hondarribiko Udalak, Dantzaguneak eta Gaztemunduk antolatuta, Maritzuli konpainiak 'Nundik Nora' ikuskizuna estreinatuko du gaur, arratsaldeko zortziak eta erdietan, Itsas Etxeko auditorioan.
Jon eta Claude Iruretagoiena dantza-maisu eta sortzaileek, maskaradetako dantzen historia eta dantza-maisuen oroitzapenen inguruko ikuskizuna prestatu dute, lehenago egiten zituzten hitzaldi-dantzatuak moldatuta. Sarrerek hiru euro balio dute, Kutxabanken web orrian eta lehiatilan, hasia baina bi ordu lehenagotik.
