Dokumentuaren akzioak
Maskaradei buruzko erakusketa gaur zabalduko dute Zarautzen
Gidoi edo gertakari hurrenkera jarraitzen duen ikuskizuna da Maskarada. Kantinersa, zamalzaina, entseñaria, jauna eta andrea, laboraria eta laborarisa, maretxalak, kerestuak, küküileroak, xorrotxak, buhameak eta beste hainbat pertsonaik hartzen dute parte, eta bi taldetan banaturik, dantzaren eta antzerkiaren baliabideak baliatuz beren istorioa kontatzen dute, Zuberoako herritarren nondik norakoak.Iraganean soilik gizonezkoek hartzen zuten parte, emakumezkoen eta gizonen paperak interpretatuz. Emanaldiak urtarrilaren 1ean hasi eta inauteri astean amaitzen ziren, eta 80 lagun inguruk hartzen zuen parte. Egun, baina, gauzak egin aldatu dira, eta andrazko zein gizonezkoak ikusteko aukera apirila bitarte luzatzen da.Herriz herriIgandero Zuberoako herri batean antzezten dute Maskarada. Eskualdea, tamainaz txikia den arren, kultura handikoa da; horren erakusle dira 35 herritan banaturiko 20 dantza eskolak eta urtero prestatzen dituzten Pastoral eta Maskaradak. Herritarrek borondatez hartzen dute parte horietan, eta Euskal Herriko ikusle ugari hurbiltzen dira ikuskizunez gozatzera.
Erakusketa | ||||||||||
Tradizio horien lekuko izateko asmoz, Maskaradetako irudiak bildu ditu Jon Mikel Intsaustik Zuberoako Maskarada izeneko bilduman. Zarauzko Photomuseumean jarri du erakusketa, eta gaur bertan zabalduko dute, goizeko 10:00etan. Bertan izango da urtarrilaren 8ra bitarte.
|
Dokumentuaren akzioak